Zarauzko txosnen egoera “larria” salatu dute ehunka lagunek
Atzo arrastiko 19:00etan, prentsaurreko jendetsua egin zen Munoa plazan, Gurekin Jai festa batzordeak kudeatzen dituen txosnak “udalaren erruz kinka larrian” daudela salatzeko. Iaz, musika altuegi zegoela eta 15 minutu beranduago itxi izanagatik, fidantzaren dirua ez zitzaien itzuli eta aurten prentsa dela medio festetarako diru partidarik izango ez dutela jakin dute. Gainera, Patxi Elola zinegotziak “bortxatzaile, lapur eta terroristen gune” bezala definitu izanak, ez du lagundu herriko giroa lasaitzen. Prentsaurrekoan Ainhize Muniozguren jai batzordeko bozeramaleak adierazi zuen, txosnek herriko eragileentzat “ateak zabalik” dituztela eta prest daudela talde ezberdinekin hitz egiteko.
Hitzalditxoa amaitu ostean hondartzara jaitsi eta prestatzen ari diren hurrengo spot-erako irudi batzuk grabatu zituzten hurbildutako jendearen laguntzaz.
Bideoa prest dago jadanik, jakinarazi nahi bazenute edo ikusi, besterik gabe. Mila esker: http://www.youtube.com/watch?v=fX1SdYoKle8
[…] Gurekin Jai batzordea da sanpelaioetan eta Euskal Jaietan Zarautzen txosna gunea antolatzeaz arduratzen den elkartea. Sorreratik udalarekin harremanak zailak izan dira, baina, egoerak okerrera egin du urtez-urte, eta iaz, zailtasunek arriskuan jarri zituzten txosnak. […]