Zarauzko malekoian JAZZ kontzertuak

Mjg0OQ==

Zarauzko Udaleko Kultura sailak “xpressionk” kultur plataformaren lankidetzarekin bi kontzertu antolatu ditu bi jazz talde euskaldunekin. Uztailaren 15 eta 16an iluntzeko 8retan Malekoian (Kulixka kaleko jeitsieran) jazz musika entzuteko aukera izango du bertara hurbiltzen den guztiak.

Uztailaren 15ean R.S. FACTOR taldea arituko da. Rubén Salvador: Tronpeta eta Flugel-arekin Julen Izarra: Saxo Tenorearekin Alejandro “Satxa” Soriazu: Pianoan Javier Mayor: Kontrabaxuarekin Hasier Oleaga: Baterian Talde hau Musikene ikastegiaren baitan sortu zen, konkretuki 2007 urtean taldekideak bertan jazz ikasketak egiten ari bait ziren. Taldearen musika inprobisazioan oinarritzen da, bai lan originalekin baita jazz standard ezagunetan. Errpertorioan Be-bop, Swing, Latin, Ballad, Blues, Jazz Contemporaneo, Reggae, Funk, etabar eskaintzen dute entzulegoaren arabera.

Uztailaren 16an EVICENCE QUARTET taldea arituko da Julen izarra, saxoa Rafel Santana, pianoa Kike Mora, baxua Iker Uriarte, bateria 2005 urtean sortutako taldea dugu hau eta hauek ere beraiek konposatutako musikaz gain jazz maisu handien lanen inprobisazio pertsonala ere eskainiko digute. Energiaz beteriko musika: bebop, harbop eta latinjazz batik bat.

Irudia | rs factor | rs | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.