ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA mahai ingurua
ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA mahai ingurua
‘Zapalkuntzatik askatasunera’ independentzia iparra duen liburua mahai inguruan aztergai
Gureberriak komunikabidetik Mirari Bereziartua, Ane Ablanedo eta Asisko Urmeneta bilduko ditugu mahai inguru batean, Zapalkuntzatik askatasunera Durangoko Azokan aurkezturiko liburuari buruz aritzeko.
Otsailaren 25ean izango da, arratsaldeko zazpietan, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean, eta Ainara Artetxek beteko du moderatzailearen lana.
Gureberriak komunikabideak askatasunerako bidaia proposatzen dio irakurleari, eta horretarako garrantzitsutzat jo dituen hainbat kontzeptu politiko dibulgazio mailara ekartzen ditu. Esate baterako, gaur egun hainbeste entzuten diren hitzak: bakea, erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa, subjektu politikoa, estatua, eta abar.
Dibulgazio helburuarekin, mahai inguru batzuk antolatu ditugu Euskal Herriko zenbait herritan. Donostiakoa lehenengoa da, baina gero Uztaritzen, Iruñean eta beste herri batzuetan eskainiko dugu politikari buruzko eztabaida.
Gureberriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa auto-estimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun “kutsadura ideologikoaren” aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, www.gureberriak.com webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.