Zabalik dago irakurzaletasuna sustatzeko lantegietan izena emateko epea

Lantegietan izena emateko epea –

Lantegietan izena emateko epea

Galtzagorri elkarteak ireki du Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleei zuzendutako lantegiak egitasmoan izena emateko epea. Irakasleak, bitartekariak diren heinean, trebatzea da lantegien helburu nagusia; hartara irakasleek haurren eta gaztetxoen euskaraz irakurtzeko gogoan eragiteko erremintak izan ditzaten. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 7ra arte.

Egitasmo honen baitan EAEko 72 eskolei aholkularitza eskainiko die Galtzagorrik 2025. urtean zehar. Saioak lurralde bakoitzak duen eskola kopuruaren arabera banatuko dira. Saioen erdia DBHko irakasleentzat izatea aurreikusten da eta gainontzeko erdia HH eta LH-ko irakasleentzat. Saioak doakoak izango dira Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzari esker.

Galtzagorri elkarteko profesionalak arituko dira gehienez ere bi ordu iraungo duten saio praktikoak eskaintzen, eskolan bertan. Edukiei dagokienez, euskarazko haur eta gazte literaturaren nobedadeak erakutsi eta liburu horien gaineko azalpenak emango dizkie gidariak, baita haiekin landu daitezkeen estrategien berri eman ere. Ikastetxe guztietan banatuko dira liburu-gidak.

Udalerri bakoitzean udal liburutegiko langileak gonbidatuko ditugu lantegietara.

Erreserba formularioa

Lantegietan izena emateko epea

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude