“Zabaletari bozkatuko diot”
Kokakolak mahaian eta gosea tripara. Askotan ez dakit ez ote den hobea diru-zorroa potolo mantendu eta gose izatea. Beti amore ematen dut, ez zuten askotarako balio izan amamaren gerla zibileko istorioek… Santurtzin nola eskatzen zituzten umeek sardinen hondakinak, irrikaz zurrupatzeko. Zenbat aldatu den gosea; zer den gosea orain, zer zen orduan…
Tira, kontua da, pintxo pare bat eskatzen nenbilela alboan nituen bi aittonak (Amamaren garaikoak ziurrenik) politikaz hitzegiten entzun nituela (gaztelaniaz):
“Deituiozu frente espaƱolista, frente konstituzionalista, deitu nahi bezala… nahi dutena egiten ari dira.”
“Bai”
“Eta PNVek ez die utzi behar. PNVk geratu dezake hori. Orain arte ez dute gauza handiegirik egin, baina egingo dute alajaina!”
“Espero, espero!”, eta biek tragoxka bat baxoerdiari.
“Eske oso hotz ari dira jokatzen kartak.”
-ixilunea-
“Argiago jokatu behar lukete!”
“Zerbait makinatzen izango al dira?! Bestela ez dut ulertzen jarrera hori…”
“Jasanezina da Ares hori! Eta Pachi! eta besteak…”
“Bai, bai”
“Ba jada nahiko nazkatu naiz… ba al dakizu zein izango den hurrengo pausua honek horrela jarraitzen badu?”
-ixilunea-
“Aralarri bozkatuko diot. Zabaletari dedio!”
-lagunaren irri ixila-
Kokakoletako izotza jada urtuta eta Miren haserre egongo zela pentsatuta, bi pintxoak hartu eta mahaira abiatu naiz, diru-zorroa argal. Buruari bueltaka. Muxu bat eta goiz pasa.
Kopiei bozkatu beharrean hobe orijinalari, ezta? Oraindik Aralarrek argitu beharko du zer egiten zuten bere kide batzuk Rubalcabarekin hizketan udan.
Lehenago zuk argitu beharko duzu nondik atera duzun informazioa.
Ba informazio hori jada 3 iritzi artikulu ezberdinetan agertu da Garan. Baina beno, ziurrenik esango dute ez zutela egin
Zabaletak onartu zuen, eta Garan azaldu zen. Zertaz hitz egin ez, baina Rubalkabak deitu ziola eta berak ez zuela esandakoa onartu esan zen (Zabaletaren azalpena Garan azaro aldera azaldu zela uste dut). Hori oso gardena da. Askotan ezin dira esan elkarrizketen edukiak. Esperientziak ez badiezue hori esaten nahiko txoriburuak zarete, eta zihur egon denek ixiltzen dituztela gauzak, gauza zintzoak, eta batzuek ustelak ere. Baina Patxik hain zuzen, ez dut uste ezer ustelik gordetzen duenik, berea behintzat ez.