Zabaleko eskolaren itxiera. Zabaleko bizirik!

Zabaleko eskolaren itxiera. Zabaleko bizirik! –

Zabaleko eskolaren itxiera. Zabaleko bizirik!Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Jokin Bildarratzek 2021eko maiatzaren 26an sinatutako komunikatuaren ondorioz, “2021-2022 ikasturtea planifikatutakoaren arabera egingo da, baita Zabaleko HLHIari dagokionez ere”, Zabaleko Bizirik plataformak honako hau zehaztu nahi du:

1- Komunikatuak ez du bermatzen etorkizunean, 2022-2023 ikasturtetik aurrera, Mendiko (lehengo Lucas Rey) eta Zabaleko zentroek bat egingo dutela, horregatik, plataformak adierazi nahi du gurasoen kezka eta nahigabea.

2- Ziurgabetasun hori dela eta, Zabaleko Bizirik-ek bere jarduerarekin jarraituko du, sortu zenetik ezarritako helburua betetzen dela bermatzeko, Zabaleko Herri Ikastetxeak udalerrirako kalitatezko hezkuntza-erreferentzia izaten jarrai dezan, datorren ikasturtean ez ezik, hurrengo urteetan ere.

3.- Plataformatik eskerrak eman nahi dizkiogu Amurrioko Udalari Zabaleko Ikastetxe Publikoaren itxiera eragozteko egin dugun borrokan emandako laguntzagatik.

Gure borroka ez da amaitu; jarraitzera animatzen zaituztegu. #zabalekobizirik

.

PLATAFORMA ZABALEKO BIZIRIK elkartetik dei egin nahi diegu Aiara eskualdeari, bertoko Guraso Elkarteei, familiei, San Jose auzoari eta Amurriori, maiatzaren 28an, ostirala, 17: 30ean Zabaleko eskolatik irtengo den eta udaletxeko plazan amaituko den EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDEKO MARTXA batean parte hartzeko.

Ibilaldia bukatzean gure borrokaren berri emango dugu.

Zabaleko eskolaren itxiera. Zabaleko bizirik!