Xenofobiari aurre egiteko modu originalena
Urrezko Egunsentia alderdi neonazi greziarraren bide bera jarraituz, Plataforma per Catalunyako (PxC) kideek zailtasunak dituzten bertako herritarrentzako elikagai bilketa solidarioa antolatu zuten Igualada herrian. Alderdiaren lema “Etxekoak lehenengo” da, eta horrenbestez, bildutako janaria soilik jatorri espainiarra dutenei zegoen bideratuta.
Halako ekimen xenofoboari erantzuteko, PxC-k baztertzen dituen etorkin multzo batek ezin modu original eta eraginkorragoa hautatu zuen:
Atlas Fundazioak antolatuta, janari bilketan parte hartu zuten euren ekarpenak eginez, elikagaietan “alda ezazu txipa” zioen pegatina bana jarrita. Pentsa zein aurpegi geratu zitzaien PxC-ko kideei. Horren ondoren, elkarretaratzea egin zuten, eurak ere Igualadatarrak direla aldarrikatzeko. Kanpaina osoa bideo honetan laburbildu dute:
Ekimen itzela! Oso polita. Eta ikustekoak faxisten bisaiak.
Txapela kentzeko modukoa…