Wolfestein lehen eta orain
Adinean sartuta zaudetenok, eta bideo-jokoen lehen belaunaldiekin jolasteko aukera izan zenutenok oroituko duzue duela 22 urteko Wolfestein hura. Nazien aurkako borrokan oinarritutako shoot em up-a. Bada Wolfenstein: The New Order izeneko edizioa kaleratu berri dute; aitzakia ederra lehen bertsioarekin konparatzeko, ala? Goazen.
William “BJ” Blazkowicz (protagonista)
Adinarean gora, zimurrak baino, pixelak irabazi ditu. Milioika.

‘Easy mode’ aukera lehen eta orain
Noiz egiten dizue grazia gehiago?

Txakur naziak
Zer da joko hau txakur naziak gabe? Txuletak lehen 100 bat pixel izanen zituen, orain aldiz jateko gogoa ematen du. 3Dko txakur horri emango al zenioke jakirik?

Soldadu nazia
Uniforme argitik ilunera pasata ere, gaiztoak gaizto izaten segitzen du.

3 dimentsiotik, 3 dimentsiora
Bada aldea gero, lehen grafikoen kalitatea zenetik orain denera. Ziur, hala ere, lehen gehiago dibertitzen zinela.

Disketeaz oroitzen?
Bada orain DVDak saltzen dizkigute, pisutsuagoak eta lehenago apurtzen direnak. Ez ote?
