Violentiaren legitimitateaz
(edo eskuin abertzalearen estrategia politiko-militarraz)
Azken boladan euskal gizartean nabari den violentia-gorakada impunea kezkagarria da. Asteotan, hirian, gertakari larriak izan ditugu.
Izan ere, eskuin abertzaleak garai batean eutsi izan zuen positionea argia bait-zen: illegitimotzat zuen violentiaren erabilera, natione conquistatu, occupatu eta colonizatua estatu imperialaren erroetatik askatzeko helburuz. Baina gero, eskuin abertzale berberak, legitimotzat jotzen du violentiaren erabilera, natione conquistatu, occupatu eta colonizatua egoera colonialean mantentzeko helburuz, hau da, lege imperial eta colonial illegitimoak betearaziz eta estatu zapaltzaileen aginduei men eginez. Hargigarria da. Collaborationismoan murgilduta dagoen eskuin abertzaleak, giza-legezko alderdi den heinean, gaitzesten du justitia nationalaren aldeko violentiaren erabilera, baina, aldi berean, injustitia nationala iraun-arazteko, violentia onetsi egiten du, estatu imperialen makineria polizial integralki colonialaz, herriaren subiranotzaren alde lan egiten duten hiritarren contrako eraso repressivoetan activoki parte hartuz.
Atzo, bi mila eta hamahiruko maiatzak hamabost, Ondarroako Herri-Harresiaren aurrean, agerian geratu zen beste behin collaborationismoan itota dagoen eskuin abertzalearen hypokrisi gordina. Eta noizbait argitu beharko dio, askatasun national bahitua berreskuratzeko lanean nekaezin diharduen Nabarroako euskal herriari, urteak joan eta urteak etorri egiten ari dion traditionea. Berandu baino lehen, oraindik bait-du aukera metropoliko nagusiak opari emandako gozokiak, kaskoak, borrak eta pistolak utzi eta euskararen herriaren AskeGune iraunkor, orokor eta justuaren constituitzearen aldeko hautu definitivoa egiteko. Herriarentzat, eta hiritarrekin.
Ni Kirmen Uribe ondarrutarraren iritziaren zain nago.
Donostiar horri:
Eta zuk, zer deritzozu? Hitzik esan gabe, akusatzea besterik ez duzu egin. Erderaz, tirar la piedra y esconder la mano.
baña hau, ze euskalki da? 8. herrialdea konkistatu degu, ala?
Esnobismo ariketa iruditu zait niri.
Eskerrik asko, Joseba, baina ez da zure iritzia inporta zaidana. Kirmenena, bai.
Ez horregatik! Ea lortzen duzun!
Hau da hau!! Friki gramatilexikoa eta friki revolutionarioa dana bat!! Herri askea ez gara izango, ez, baina barre egiteko aukera ez dugu faltan.
O, ez!
Berriro ere?
Erramun Leizagarra mozorratua!