VII Fundamentalismoen inguruko Topaketak

VII Fundamentalismoen inguruko Topaketak –

VII Fundamentalismoen inguruko TopaketakFundamentalismoei buruzko VII. Topaketa hauek gaur egungo testuinguru soziopolitikoa eta feminismoarekin eta arrazismoaren aurkako eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituen elkarguneak aztertzeko gune gisa aurkezten dira. Fundamentalismoek gizarte-arautzat pentsaera bakar eta aldaezin bat defendatzen dute eta hauek adierazpen kultural, erlijioso, ekonomiko zein politiko anitzetan ulertzen ditugu, hauek guztiek ondorio ezin kaltegarriagoak eragiten baitizkio gizakiari modu orokorrean, eta sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen bermeari bereziki.

Mundu mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari dira. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda politikoek txertatzen dituzten eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko testuinguruetara egokitzen diren bi ardatz diskurtsibo nagusi bilakatu dira. Eta gainera, geroz eta nabarmenagoa den prekarietateak diskurtso hauek elikatzen ditu.

Hala ere, badira esperientzia eraldatzaileak. Ertzetatik mugiarazteko gaitasuna duten erresistentziak eta komunitatea eraikitzeko baliagarriak diren esperientziak. Topaketa hauek elkartzeko, ezagutzeko eta indartzeko gunea izan nahi dute.

NAZIOARTEKO HIZLARI ESANGURATSUAK

Jendeari fundamentalismoen aurkako borrokara munduko hainbat eskualdetan aurrera eramaten ari diren estrategia feminista ezberdinen bitartez hurbiltzeko asmoz, Topaketa hauek Donostiara nazioarteko espezialista eta aktibista ospetsuak ekartzeko ahalegina egiten dute. Aurten, izen ezaguneko partaideak egongo dira, hala nola, ikertzaile eta aktibista feminista indiarra den Srilatha Batliwala, Hego Globalean egoitza duen eta Hego Globaleko emakumeek zuzentzen duten CREA nazioarteko erakunde feministako aholkularia; Nuria Alabao, kazetaria eta genero-gaien ikertzailea, baita eskuin-mutur berrietan arrazarekin eta migrazioekin dituzten loturen ingurukoa ere; Patricia Gualinga, giza eskubideen eta herri indigenen eskubideen aldeko borrokan aktibista eta lider indigena; Kenia García, Sevillako Prostituten Kolektiboko kidea eta espainiar Estatuko migratzaileen erregulazioaren aldeko “¡Regularización Ya!” mugimenduko bozeramailea.

Anima zaitez politika BIRPENTSATZERA, eraldaketa BERRIRUDIKATZERA eta borroka-estrategiak BERRABIATZERA!

FUNDAMENTALISMOEN AURKA, FUNTSEZKOA JENDEA DELAKO!

*Ingelesa-gaztelania-ingelesa aldi bereko itzulpena egongo da.

*UPV/EHUko ikasleentzat kreditu aukera. (Info +)

  • Kreditu erdia: Topaketetan parte hartzeagatik.
  • Kreditu bat: Topaketetan parte hartzeagatik eta landutako gaien inguruko lan bat egiteagatik.

*Bertaratze-ziurtagiriak egingo dira.

VII Fundamentalismoen inguruko Topaketak

Zer duzu buruan “VII Fundamentalismoen inguruko Topaketak”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2024-11-26 13:19

    Bi gonbidatu espainiarrak: bata, CTXT agerkariko “Feminismos” saileko arduraduna; queer transgenerista fededuna, BDSM eta pornoari deus txarrik ikusten ez diona eta beste hainbat iritzi extrabaganteren zalea. Bestea, prostituzioari “Sexu-Lan” deitu eta hau erregulatzearen alde dagoen elkarte bateko burua. Horrelako elkarteek proxenetismoarekin loturak dauzkatela ez dut nik esango, igual denuntzia sartuko lidakete eta.

    Gauza bat seguru, indiar eta kitxua andreek haluzinatu egingo dutela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude