VII. Fotokazetaritza Jardunaldiak Irailaren 10 eta 11n.

Argazkia: Percy Lam
Argazkia: Percy Lam

Irailak 10

Irailaren 10ean, osteguna,  Sebastián Morenok egindako “La Ciudad de los Fotografos” dokumentala emango da Donostiako Abuztuaren 31 kalean dagoen Doctor Camino Liburutegian.

Pinocheten diktaduran, argazkilari txiletar batzuk protestak eta Txileko gizartearen arlo ezberdinak iruditara ekarri zituzten. Euren izaera kaleko protesten erritmora eraiki zuten argazkilari hauek, hizkera politiko bat garatu zuten. Argazkiak ateratzea askatasun ekintza bat zen, bizirauteko ahalegin bat, bizirik irauteko alternatiba bat.

Argazkia:Luís Navarro
Argazkia:Luís Navarro

Filme hau Txileren iragan iluna eta txiletar gizartearen metamorfosia irudikatu zuten argazkilari horiei buruzko da.

2.006n estreinatu zen eta sari ezberdinak irabazi ditu Hego Amerika eta Europan.

Irailak 11

Irailaren11an berriz, Pep Bonet Mallorcan jaiotako argazkilaria  izango dugu gure artean.

pep-11
Argazkia: Pep Bonet

Pep-ek, bere lan partikularrez gain, kazetaritzaren gora beherak direla medio, azken urtetan sortu diren talde edo kolektiboez hitz egingo digu, Holandan sorturiko Noor taldeko kide ere bai baita.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.