Verdiniren 20 urteak
Isabel Verdinik orain dela hogei urte jarri zuen martxan Verdini proiektua, dantzaren bidez behar bereziak zeuzkaten pertsonak integratzeko. Horretarako, Verdini Dantza Taldea sortu zuen, gaur egun begiraleek eta behar bereziak dauzkaten pertsonek osatzen dutena, dantza garaikidean arituz.
Bidea ez da erraza izan, dantza talde bezala onartzea kostatu zaielako, baina hemen jarraitzen dute guztiek, egunez egun borrokatuz, behar bereziak edukitzeak ez duelako esan nahi neska-mutil hauek besteek egiten dituzten gauzak egiteko gai ez direla. Are gehiago, agertokian daudenean beste horiek bezainbeste transmititzen dute: bihotza ukitzen dizute, ileak tente jartzen zaizkizu, malkoa erortzen zaizu masailetik behera.
Nola lortzen dute hau, bada? Esfortzu handia eta lan asko eginaz, memento gogorrenak ahaztuz eta irribarrea aurpegian marrazturik edukiaz beti, sentimendua zabaltzea ez ezik, kalitate teknikoa lortzeko. Azken finean, euren pasioa da zoriontsu egiten dituena: dantzatzea.
Oraingo honetan, “Zu Zeu” deitzen den ekitaldia (horra hor lotura) prestatu dute, hogei urteak ospatzeko. Bertaratzera animatu nahi zaituztegu, ikuskizun ederra baita benetan!
Non: Donostiako Victoria Eugenia Antzokian
Noiz: urtarrilaren 12an, 20:00an
Prezioa: 6, 10 edo 12€ (eserlekuaren arabera).
Informazio gehiagorako: Facebook, Verdini webgunea.
Bideoa: Verdini dantza taldea
RT @zuzeu: Verdiniren 20 urteak: Isabel Verdinik orain dela hogei urte jarri zuen martxan Verdini proiektua, dantzaren b… http://t.co …
RT @zuzeu: Verdiniren 20 urteak: Isabel Verdinik orain dela hogei urte jarri zuen martxan Verdini proiektua, dantzaren b… http://t.co …