[Uztaritze Iraultza Garaian XXVII] Udalerriko afera hainitzak, 1797an
[Uztaritze Iraultza Garaian XXVII] Udalerriko afera hainitzak, 1797an –
Denbora guzian, Departamenduko Administrazioa ez zen atertzen erabaki, erreportxu, eta zerga berri asmatzetik, eta, Herriko etxeko bileren kezka bakarra zen ahalbezainbateko defentsa antolatzea exigentzia horien guzien kontra.
Patentearen istorio horretanan, artesauak mehatxuak ziren. Hauek, ehule, zapataegile, larruegile, okin, bi lan motatan ari ziren, erdia artesautzan, eta erdia laborantxan ari ziren, eta Herri kontseiluaren iritziz, zerga haiek desageraraziko zituzten osoki artesautzako aktibitate horiek oro. Esate baterako Uztaritzeko bi okinek ez zuten ogirik egiten egun bakar batzuetan baizik. Biztanlegoaren gehiengoak etxean erregosten zuen jaten zuen ogia eta taloa. Beraz artisau horiei patentea inposatzea edo beren aktibitatea hestea berdin zen.
Zaldien errekisizioa etorri zen. Lehen errekisizioan, biztanleek legeari serio obeditu zioten eta beren zaldiak aurkeztu zituzten. Ordainduak izan ziren baliorik gabeko bonuekin. Aldiz bigarren aldikoak Herriko kontseiluak jakin arazi zuen uzkurtasuna sortu zuen.
Lur zergei dagokienez, Uztaritze herriak azkeneko 3 urteren zerga zor zuen oraindik, hau da, orotara 9600 libera, Kontseiluaren araberan Udalerriaren irabaziaren doblea gainditzen zuena. Atzerapen hura Bernard Duhalden letargiaren gainean emana zen. Honek erakutsi omen zuen baretasun handiena zergaemaileak akulatzeko delako assignatekin errazkiago ordain ahal zen denboran. Zorigaitzez orai asssignatek gehiago balio ez zutelarik, Herriko etxeak diru metalikoz ordaindu behar zuen.
Horrela akusatua izan eta, 1797ko apirilaren 9ko bilaldean, Duhaldek bere nahigabeak kondatu zituen. Deklaratu zuen, 1795ko azaroaren 30an, agente izan zenetik, prezetur bat etsituki bilatu zuela portzentaia baten truk zergen errekuperatze lanaz arduratuko zena. Hainbat egunez, abisuak hedatu zituen, zioen bezala : «aldarri publikoz eta tronpetak lagunduta» bainan alferretan. Nehork ez zuen lan proposamenik egin nahi izan, eta, bere ofizioa ez izan arren bera bakarrik agente, bortxatua izan zen prezeturraren funtzioa betetzea, eta, zerga emaileak konbentzitzera zergaren dirua bere eskuetan emaitera.
Abisu eta mehatxu ainitzen gatik ere, ordaindu behar zuten 340 etarik bakarrik 160 herritarrek obeditu zuten. Entusiasma falta hura desenkusatzeko, Duhaldek orroit arazi zuen gosetea bazela Herrian garai hartan, bihiaren bila joaiteko, jendeak egin behar zuela 8 edo 10 lekorainoko bidea, hots 40 kilometro, eta, populua «miseria izigarrienean» bizi zela.
Defentsa horren ondotik, bere aldetik Herriko etxeak zor zuen zergaren neurri izigarria azpimarratu zuen, zehaztuz ez zituela 3 etxe baizik bere, hau da, Herriko etxea, Herriko etxe zaharra, eta apeztegi zaharra, eta azkenean bere oihanak zeinen etekinek ez baitzuten 1300 libera gainditzen urtero. Orroit arazten zituen errepublikaren alderako bere aintzineko sakrifizioak:
«Espainaren kontrako gerla guzian zehar, mendebaldeko tropak hemen egoki zeudelarik, Uztaritzeko Udalerriak zer nahi hornitu behar izan zien, edo tresnak edo karroak haien garraoientzat, baita ere animaleko egurketa bat bere oihan amankomunetarik, ez da gelditu hornitzetik.…hori guzia kobratzekoa du oraindik, eta orai bere zubiak erortzeko punduan balinbadira, parte haundi batean gure mendebaldeko armadentzako eginiko garraioengatik da»
Horrengatik Herriko kontseiluak erreklamatu zuen bere zergaren zorra 2/3 ez murriztua izan zakion.
Juztiziaren alderako dei horiek oro gibelera botaiak izan ziren. Artesauek patentea ordaindu zuten eta zaldi jabeek beren zaldiak armadari entregatu zizkioten ametsezko ordainketa baten truk. Paueko Administrazioak erabili zituen baliabide bortxazkoenak, bahitzeak edo auzi salpenak bezalakoak, zerga emaile zailenak eginbidearen bidean sar arazteko. Kasu zenbaitetan soldadoak igortzen zituen berantiarren etxetara, bertan eta haien kostuz bizi daitezen atzerapenaren ordainketa osoaren ordaindu arte.
Normal zenez, Uztariztarren bizitza hobetu ezin zuelako, Herriko kontseiluak hasarrea sortu zuen. Deliberamenduen Erregistroek ez dute ustezko hatz lauso batzu baizik horretaz agertzen. Esate baterako, kondatua zaigu Garatek Janboutunbeitako1 Martin Sain Jeani zuzendutako «aita erasia2». Saint Jean akusatua zen erranik funtzio publikoetan bonetadunek ordeztu beharko lituzketeela txapeldun deabru horiek oro.
Ikusten da ustezko berdintasunaren garai haietan ere Uztaritzen giza klaseak sumatzen bazirela. Laborde komisario exekutiboaren dei izituaren ondotik, harritu zelarik Uztaritze bezalako Udalerria batere medikurik gabe egoiten zela, urte bat baino gehiago pasatu zen. 1797ko maiatzan zen bakarrik presentatu Mauleko Thomas d’Etcheberri, osasuneko ofizier bat, Espainako gerlan izandako bere portaerari buruzko agiri laudoriotsak zeuzkana. Onartu zuen proposatu izan zitzaion 400 liberako urteko soldata. Bisiten eta sangrien prezioa 15 eta 12 soletan3 finkatua izan zen, prezio horiek piska bat aldatzen ahal ziren erien etxeen urruntasunarekin.
.
1 BC orai desagertua
2 BC : « simonie paternelle » errana da testuan bainan erruz, simonie beste gaura bat da eta.