[Uztaritze iraultza garaian XII] Konstituzioko Apezeria
Konstituzioko Apezeria –
Michel Duharten “Ustaritz au temps de la revolution” liburuaren itzulpena
Baionako Apezpikuak ez zuen Juramentu zibikoa izenpetu nahi izan eta 1790ko azaroan bere apezei egin behar zutena esplikatzeko gutun pastoral bat publikatu zuen. Uztaritzeko Distriktak okupaturiko apezpikutegia abandonatzera behartua izan zen eta muga pasatu zuen 1791ko martxoan. Ekainean Baionara itzuli zen erdi klandestinoki eta bere apezei igorri zien mandamendu[1]bat Aita saindua Apezeriaren Konstituzio zibilaren kontra zela jakin arazteko. Aita sainduaren gutunak ez zituen agertu ahal izan, Espainiara berriz joaitera behartua izan zen eta babesa aurkitu zuen Nafarroan, La Oliba monasterioan, nun 1793an hilen baitzen. Mandamendu horrengatik, 1891ko ekainaren 11an, Distrikteko Zuzendaritzak aginduta Uztaritzeko Herriko kontseilua bildu zen. Munduteguyk deklaratu zuen neurriak hartuko zituela Udalerrian mandamendua publikatua izan ez dadien.
1791ko ekainaren 17an, Munduteguy Prokuradoreak Kontseilua konbokatu zuen Herriko etxera goizeko 6 orenetako. Irakurri behar zuten Sanadon[2]Basses Pyrenees departamenduko Konstituzioko Apezpiku berriak igorririko mandamendua bai eta ere Distrikteko Direktorioaren Sindikuaren gutun bat exigitzen zuena Erretoreak Meza nausian proklama dezan delako mandamendua. Herri mutila Descos erretoreari segituan igorria izan zitzaion. Zortzi orenetan, Elizako sakristian aurkitu zuen. Erretoreak dokumentua irakurri zuen eta deklaratu zuen ezin zuela Konstituzioko apezpiku horren mandamendu hura ez publikatu ez eta publika arazi ere, berak ez zuelako legeak aginduriko Juramendua egin.
Orduan Munduteguyk erabaki zuen Herriko kontseiluak berak zuela publikatuko, meza nausiaren ondoren Sanadon apezpikuaren mandamendu hura. Alabainan testua euskaraz laster itzuli behar zen eta Jean Baptiste Hiriart Grefierrak errefusaturik, Herriko kontseiluak irakurketa hura gerorako uztera behartua izan zen. Denbora gutiren buruan grefierrak bere dimisioa eman zuen eta Compaineko Jean Sallaberryk ordeztu zuen.
1791ko urriko 30an, Distrikteko parropien apaizak izendatzeko lehen Hauteskunde Batzarra egin behar zen Uztaritzeko Elizan. Nola hautesleen uzkurkeria aurreikusgarria zen, haien erakartzeko erabakia izan zen Distrikteko Zuzendaritzako kudeatzaileen erdia batzar bertan ordeztua izanen zela. Uztaritzeko Erretoreak eta herriko apaizek Meza emaitea errefusatu zuten. Bada, zin egindako[3] apaiz baten bila joan behar izan zuten. Gainera biztanleen gehiengoak ez zuen bozketan parte hartu nahi izan eta anka egin zuen.
Uztaritzen izendatutako Erretorea, Larralde Basusarriko bikario ohia, bere eliztarren aihergoari aurre egiteko biziki bero ez zena, funtzioa ez zuen sekula hartu ere. Horrengatik momentu batez juramentua egitea errefusatu zuten bi bikarioak tokian egon ziren.
Descos apaizari dagokionez, klandesnitatean segitu zuen sakramenduak gordeka emaiten, harik eta, Nafarroako Urdatseko Premontre komentura aterbetzera behartua izan zen.
Hainbat hilabete hauietan, alde batetik Bernard Duhalde auzapezaren, eta bestetik Munduteguy eta Uztaritzeko Distrikteko Zuzendaritza guziaren artean desadostasuna sumindu zen. Duhaldek hainbesteraino huts egiten zituen Herriko kontseiluaren bilerak nun, 1791ko uztailaren 3an, kontseiluko kideek exigitu zioten zioten ala bere funtzioa betetzea dimisioa dimisioa emaitea.
Egia erraiteko, Duhaldek ez zituen huts egiten bere sinesteen kontrako gaiak tratatzen zituzten bilaldiak baizik. 1791ko urriaren 28an, Kontseiluko bilaldira joan zen, bainan, Munduteguyren aldia izan zen bilera huts egitea. Auzapezak irakurri zuen Basses Pyrenees Departamenduko Zuzendaritzaren gutun bat zeinak Uztaritzeko Distrikteko Zuzendaritzaren kudeatzaileei agintzen zien bilerak Uztaritzen egitea berandugabe, legeak manatu bezala.
1791ko azaroan Baionaren eta Uztaritzeren arteko liskarra
1791ko azaroaren 12an, Bernard Duhalde Herriko kontseiluaren aurrean berriz pleinitzen hasi zen, baizik eta, Distrikteko Zuzendaritzaren kudeatzaileek ez zutela kasurik emaiten Departamenduko Zuzendaritzaren aginduari. Gehiago dena, Baionesek Pariseko Asanblada Nazionalari petizio bat igorri berria zuten. Maniobra horren aurrean, Auzapezak bere kideak erabaki arazi zituen beraiek ere beste petizio bat Asanbladara bidaltzea.
Esplikatzen zuen Baionako hiria Distriktaren erdigunetik urrun zegoela, eta :
«despendiosa, beti haren aberastasunari datxikon luxuarengatik»
Aldiz, Uztaritze distriktaren erdigunean zegoelarik. Baionesen argudioak zeinen araberan Uztaritzen ez zirela aurkitzen etxe barreiatu eta deserosorik baizik, horrela gaitzesten zituen :
“Ez gatzaizkie aiher izan behar gezurtto honengatik, erosotasun mota guzien ondorioa den gurikeriak eragindako ilusioa baita. Egia erraiteko, Uztaritzek bost ehun etxe dauzka zeinen bi herenak bi auzo hurbiletan bilduak baitira. Haien artean badago multxo haundi bat etxe biziki egokiz eta ederrez osatua.
Bainan dena txabola da, estaldura urreztatuetarik ateratzen den batentzat. Baionesen mintzatzeko manera horrek erakusten du igorri beharko liratekeela beharbada beren murruetarik kanpora bizi sinplea ikastera. Deklaratu dute Uztaritzek ez duela garda nazionalik, Konfederazioren pestan Baionak bezainbat deputatu zauzkalarik. Azkenean, Baionatik Espainiarako bi bideetarik bat Ustaritzetik pasatzen da. Egia da naturaren erruagatik hemen edo han pattar batzu daudela Uztaritzen, bainan hain dira errazak patar horiek nun kotxeak ditugun Baionara joaiteko erabiltzen direnak. Geitu behar ditugu eguneroko barkozko harat hunatak Baionan Itsasoratzen den Errobia errekatik».
Petizioaren bukaeran zegoen azken dei bat Juztiziako Auzitegia Uztaritzera berritz itzul dadien , Munduteguyk denboran erabili zituen hitz berberekin.
Munduteguy Zuzendaritzako diruzain funtzioari gero eta emanagoa zen. Seguraz ere Uztaritze teatro tipiegia zitzaiola pentsaturik, Prokuradoretzatik dimitititu egin zen eta Uhalderenako ostatuzaina zen Jean Pierre larrek ordeztu zuen.
Deputatuak Lege Asanbladan, 1791ko urrian
1791ko urriaren 1an, Lege Asanbladak[4] Konstituzio Asanbladaren tokia hartu zuen. Deputatu ohiei beren burua berriz aurkeztea debekatua izan zitzaien. Garat anaiek, bada, beren funtzio politiko guziak momentu batez galdu zituzten, bainan, bazen bulta bat lapurtarrek ez zutela ilusio gehiagorik haien eraginkortasunaren baitan. Probintziako deputatu berriak izan ziren 1789an baztertua izan zen Pierre Dithurbide eta Donibane Lohitzuneko Sauveur Leremboure.
Dithurbidek imaginatu zuen Uztaritzek konpentsazio bat lort lezakeela Auzitegiaren eta Distrikteko Hiriburutzaren galerak ordezteko.
1792ko urtarrilean, idatzi zuen kapable sentitzen zela Uztaritzeri asteroko merkatu publiko bat lortarazteko. Ekimen hura baiesten balinbazuen ere, biziki errealista zen Jean Larrekpentsatu zuen urrats bat egin behar zela denbora berean Ezpeletako merkatua hesteko, konpetentzia gogorra izan zitekeelako.
[1] BC : « mandement » testuan , Apezpikuz bezainbatean Apezoikuak bidalitako gutuna.
[2] Sanadon zen beneditano ohi bat 1785an euskaldunen nobleziari buruz saio bat publikatu zuena.
[3] « prêtre jureur » testuan
[4] BC » assemblée leislative « testuan.