Gaur: Giza Eskubideen Europako Auzitegia Udako Ikastaroetan mintzagai

zuzeu.eus-logo7

Uztailaren 7an Baionako IUTen izango da mintegia, eta auzitegiaren lanaren berri emateaz gain, aste honetan Alderdien Legearen inguruko erabakia ere komentatuko da. Mintegian parte hartu nahi duenak izena emateko aukera izango du bezpera arte, uztailaren 6ra arte. Izena emateko UEUren Eibarko egoitzara deitu beharko du, (00 34) 943 82 14 26ra.

Giza Eskubideen Europako Auzitegia: 60 urte lanean mintegian auzitegi berezi honen lanaren nondik norakoak emango ditu Joana Falxa Zuzenbidean lizentziatuak. Parte-hartzaileei egunerokotasunean Auzitegiaz egiten diren aipamenak ulertzeko eta kritikatzeko tresnak transmititu nahi dira, beharrezko unean esku artean izan ditzaten. Bide horretan, aste honetan Auzitegiak Alderdien Legearen inguruan hartu duen erabakia ere izango da mintzagai.