Usoak uxatzea
Zoriona perfekzioan zegoelakoan
mundu perfekto bat sortzen saiatu nintzen.
Lortu nuen
nire amets sakonenetan ere
dena perfektua izatea,
bana ez nuen zorionik lortu.
“Zentzurik gabeko bizitza duen jende zoritxarreko ugari dago,
argi ez dakiena nora doan
nondik datorren ahazturik duelako,
eguneroko borrokaren fruitu lortu daitekeen ezer,
lortzeko ilusiorik ez duelako.
Ez ditzala horrek zure egunak zapuztu,
ez diezaiela zentzua kendu,
zu saia zaitez zoriontsu izaten
zure modura…”
dio 2.pisuko bizilagunak igogailuan,
alabarekin hizketan.
Mukizapi eta begi gorrituek salatzen dute,
gaurkoan ere lanpostua ukatu diote.
Arropa saltzaile postua,
oraingoan.
Gizenegi omen dago.
Burumakur irten naiz,
ez dut agur esateko adorerik,
ez, ez dut adorerik izan.
Eta perfekzioa lortu nahi duen
gizarte inperfekto honetan
oihukatu nahiko nuke
ozen
lau haizeetara:
hemen ez dago zoriona.
alferrikako oihu ustela litzake
hegaka doana,
bere bidean,
inork entzun gabe,
hor nonbait anonimoki galtzeko..
ogi apurrak jaten ari diren usoak uxatzea,
besterik ez nuke lortuko.
Beraz,
nik,
nire inperfekzioekin,
zoriontsu bizitzea erabaki dut.
gizarte honek esaten dizkigunak alde batera utziz…
nik behintzat
nahiago dut
jendearen gustukoa izan
edo izaten saiatu baino,
zoriontsu izan.
Gainera, nire bizitzak badu zentzua,
zertarako besterik?
Ederra benetan 😀