XXI. mendeko Euskal Herria, Uruguaiko euskaldun baten begietatik

XXI. mendeko Euskal Herria, Uruguaiko euskaldun baten begietatik

Leonat Egiazabal (Montevideo, Uruguai, 1974) Montevideoko Aldaxkako euskara irakasle eta animatzailea da. Askaziak euskaldunak ditu; Ortzaizekoak. Hizkuntza berreskuratu zuen bere baitatik, baina horrekin aski ez, Euskal Herrirako joan-jinek eman diote zer hausnartu, ondorioztatzen baitu euskaldun izatea errazagoa dela kanpotik hemendik bertatik baino, estrategia politikorik ez baitu ikusten.

XXI. mendeko Euskal Herria, Uruguaiko euskaldun baten begietatikHain handia da eskualdun izatearen kontzeptuak sufritzen duen krisia, non borondateari lotzen den gauza dugun gaur egun… Eskualduna izan nahi duena, beraz, ikusten dut bere nahia eta beste kultura batetik eginikoa den mundua uztartzen entseatzen, arrakastarik gabe, asimilazioren gurpil zoroan preso.

Alde batetik, normaltasunez bizi nahian baina ezin, oztopoz beteriko mundua baita, gaizki-ulertuz beterikoa, inkomunikazioz beterikoa, ukazioan eta bortizkeria sinbolikoan eraikia. Eskizofrenian erori gabe bederen, zeren jalgi bidea da eskizofrenia: pertsona bi modutan bizitzea; eskualdun eguneko %20 orduz menturaz eta erdaldun %80, konparazione.

Eskual Herrian eskualduna izan nahi duena, mugatua, etsitua, estresatua eta borroka pertsonalean ikusten dut, egoera kutsatu batean, izandako herri baten oihartzuna edo inertzia bezalako zerbait, berriz herri izan nahian, baina ezindua.

Eskualdunen kasuan, nahiz eta genozidio fisikoaren bidea erabilia izan den, genozidioa oroz gainetik, buruen kolonizazioaz bideratua izan da, pistolaz bai, baina haboro, eskola laguntzaile, genozidio kulturala izan da, eta abertzaleen munduan infiltrazio ideologikoa, nagusiarena, hegemonikoa, animalekoa izan da… Asimilazio prozesu batean ikusten baititut, menperatzailearen diskurtsoa osoki barneraturik, eta haboro ere, diskurtso hori defendatuz eta eskualdunak horren arabera sailkatu, baztertu eta sakabanatuz.

Badirudi ahantzi duzuela genozidio baten ondorengoak zaretela eta gerla anitz dituzuela jadanik galduak. Libro bazinate bezala jokatu nahi duzue, jostailuzko ENA batez, futbol selekzio baten alde, estatuarena egin nahian estatua ukan gabe, librearena libro izan gabe, hau da, Gipuzkoan erraiten zen bezala: zakurraren gauerdiko ametsak.

Deskolonizazio fisikoa hel dadin, hau da, nolabaiteko burujabetasuna egunen batean atzemateko, funtsezkoa da lehenik geure buruen deskolonizazioa egitea. Bertzenaz, atzemanen dugu estatua, bai, segurki, baina ez da eskualduna izanen: Irlanda bat izanen da, edo, okerrago, Espainia txiki bat.

Bi hizkuntza ukipenean direnean luzaz, batak ordezten du bestea. Ez ikusiarena egin dezakegu, baina lausotzen ari gara, lurruntzen, desagertzen”. Hitzak norabide bakarrean sartzen dira, mintzaje batetik bestera beti; gero espresioak, ondorean esaldi osoak.

Plazer egin nahi diozue erdaldunari, eta zuen burua apaltzen duzue, hura gainetik pasa dakizuen. Irakasle anitzek, etsiaren etsiaz, azterketa gainditzen irakasten dute. Hizkuntzaren maila, por el puto papel ikastera derrigortuak diren funtzionario publikoen eskakizunaren araberakoa da: eskaxa eta herbala. Eta lengoaia horixe daukagu eredu: Euskara sanoaz mintzo denari kaxero erraten zaio, eta goi mailako hizkera darabilenari, ponpoxo eta pedante.

Batua lanabes baliosoa da, baina oraingo egunean bi batua dauzkagu, Pirinioaren alde banatan. Estatuen egitura administratiboa onartu eta onetsi egin duzue erlijioski, eta mugaren orbana barnatzen duzue egunez egun.

.

Elkarrizketa osorik, HEMEN.

Uruguaiko euskaldun baten begietatik Uruguaiko euskaldun baten begietatik

3 pentsamendu “XXI. mendeko Euskal Herria, Uruguaiko euskaldun baten begietatik”-ri buruz

  • euskaldun bat 2017-01-15 12:57

    Ezin da hobeto azaldu! “Eskualdunak irekiegiak dira anitzetan”…

  • Ezin hobea analisia, gustiz bat nator eta arlo batzuetan begiak gehiago ireki dizkit.Nik ere ENA daukat, baina egia da, denbora pasa ahala argiago ikusten ditut gauza asko.Denborak eta distantziak kuadro bere osotasunean ikusten laguntzen digu, eta gure herriak gaur pairatzen duen egoera iluna, zihurrasko inoiz ezagutatako iluna izan daiteke azkenik gure buruak kolonizatera iritsi direlako.
    -Lehengo administrazioa zen espainola, eta denak euskaldunak etxean eta kalean
    -Gero gizartea españolizatu zuten Franco garaiko “martxa berdearekin”
    -Gaur gure buruak, eta guda zelaia iada “nor garen, ” da, baina hau dena ez litzake posible mugimendo arrotz honekin gutako batzuek kolaboratuko ez balite.

  • juan inazio hartsuaga 2019-10-12 15:14

    “Balizko herri hau” esaten hasi behar, Arestirena atzean utzita.