Urtebetean kargu garrantzitsuen 5 dimisio, PSE-PP paktua ondo al doa?
Hori gerta daiteke gauzak azkar eta gaizki egin nahi izanez gero… izan nahi, izan nahi, izan nahi eta bide errazena hartu zuten, PPrekin paktua egitea. Beste aukera luzeegia zen, ez zen hain tentagarria, zein zen bada aukera? Hauteskundeak duintasunez (eta tranparik gabe) demokrazia justuan irabaztea. Baina esan bezala horrek denbora eta esfortzu gehiegi eskatzen zuen. Ziur Ares jaunak pentsatu zuela: “Mejor pajaro en mano que ciento bolando.”
Jada bost pajarok egan egin diete bada; horien artean dira, Pablo Angulo, Fernando de la Hucha, Ramon Etxezarreta eta Maite Erro.
Badirudi geroz eta “pluraltasun” gutxiago dagoela Jaurlaritzan, badirudi geroz eta zulo gehiagotatik irtetzen dela ezintasunaren txorrotada. Eta nire galdera da: Lau urteak iraun behar ditu Patxi Lopezek Ajuria Enean? Martxa honetan gero, jai dute.
Gehiago honi buruz hemen.