Urte berri om

Urte berri om, 2019! –

Imanol Epeldek 27 Zapata blogean.

Ez diot eskatuko ezer 2019ari, ez bada, ez bada… nire buruarekin gehiago egoteko denbora. Ez diot eskatuko, ez bada, askatzea, goizean jaiki orduko, mugikorreko aplikazio guztiak errepasatzeko ohitura inozotik. Eta gosaltzean, gosaltzean bakarrik pentsatzea. Ez beste ezertan. Entretenitu gabe periodiko, blog edo zereal kaxen atzealdeko promozioak irakurtzen. Eta bai, disfrutatzea komunean… kontzientzia osoarekin. Lanerako bidean oinez, ibilbidean jartzea arreta osoa, lanean ez hasteko, lanera iritsi baino lehen. Eta klaro, lanetik atera eta lagunekin egoteko hartzea denbora eta batzuetan, pazientzia. Denbora galdu dezakedala ikastea. Eta disfrutatzea horrekin, adibidez, adibidez disfrutatzea Donostian turista japoniarrak kontenplatzen. Funtsean, denbora galdu alde jartzea. Gure ama zenak esango zukeen moduan: aspertzen ikastea.

Ez diot ezer eskatuko 2019ari. Pribilegioa baitut Zarautz bezalako konderri batean bizitzeko, Termomixen xehetzeko azalore pureak eta maite nauen eta maite dudan familia bat bizitzeko. Egun hauetan ez dut gehiegi disfrutatzen erregaloak egin eta jasotzearekin. Konturatu nintzenetik ni naizela nire buruari oparirik ederrena egin diezaiokeena: adibidez, kontzientzia osoarekin janez amamak ostegunero ekartzen dizkigun albondigak, distrakziorik gabe, arreta unoro enfokatuta. Kontzientzia osoa izanez daukadanarekin. Eta naizenarekin.  

Urte berri omUrte berri on lagunok!!

Urte berri om

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.