Urte amaierako aitorpenak IV
Urte amaierako aitorpenak IV –
Baionarrak nola izena zuen, zer adin zuen eta beste hainbat datu ez zitzaidan inporta, eta hala ez nion ezertxo ere galdetu. Bukatu ondoren segundo gutxitan bakoitza bere arropak janzteari ekin zion eta ondoren aterako bidea egin nuen euriak eten zuen jakiteko. Eten ez zuen eten, baina zirimiri antzeko bat zegoen, inondik ere ez, aurretiko zaparradaren antzekoa. Beraz irribarre eta agur bat egin nion eta kaleetan barrena murgildu nintzen lagunen bila. Dei pare bat egin nituen, baina kobertura gabe zeudela esaten zidan mugikorrak, eta ondorioz, mezu pare bat idatzi nizkien, jasotzen zutenean erantzun ziezadaten. Minutuak aurrera joan ziren eta aurretik txistorra eta sagardoa edanda banengoen ere, elizan izandako abenturak gosea eman zidan.
Lagunen berririk ez nuen izan eta txaka-tortilla bokata onena egiten zuten tabernara abiatu nintzen nire bestelako gosea asetzera. Bertan pertsona ezagun gehiagorekin egin nuen topo eta pare bat orduz gutxienez mugikorraz ahaztu egin nintzen.
Ezagunak agurtzerako arratsaldeko 17:30 ziren eta sakelakoari kasu egiteko garaia zela iruditu zitzaidan. Duela ordu beteko mezua nuen, beraz, berriz ere deitu nien eta Andre Mariaren basilika parean zeudela esan zidaten. Jainkoek beraien artean hitz egin al zuten, ni elizaren eraikuntzetatik gertu egon nendin?
Kale nagusian aurrera nindoala jendetza gero eta ugariagoa zen, eta jainkoak ados jarri izan balira bezala, berriz ere zaparrada bat hasi zen. Ez nuen bustitzeko gogo askorik eta arin-arin, basilikarako aterantz abiatu nintzen. Akaso eguerdiko egoera errepikatuko ote zen nuen buruan, edo nik zer dakit, baina bitan pentsatu gabe basilikan barneratu nintzen. Oraingoan pertsona ugari ginen eta sartu eta berehala bi neska frantsesez hitz egiten entzun nituen eta duela ordu gutxiko sentsazioek gorputz osoa zeharkatu zidaten…
Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>>