Urte amaierako aitorpenak II
Urte amaierako aitorpenak II –
Larunbatean baserritarrez jantzi nintzen, erakargarri sentitzen nintzen, dotore, akaso urtero bezala nengoen, baina nire energiak beste jarrera bat erakusten zuen: kalea, festa eta mundua jatekoa, edota zergatik ez, aho bat, bi, bularrak, ipurdia, alua, zakila eta suertatzen zen guztia jatekoa.
Hiriaren Parte Zaharrean ginen, zenbait kale zeharkatzea jendetza askorekin begiradak elkartrukatzea suposatzen zuen eta egoera horretan nire saltsan sentitzen nintzen. Giro txarra ez zegoen arren, eguraldiak ez zuen askorik laguntzen, eta noizbehinka, zaparradaren bat edo beste botatzen zuen alkandorak bustiz eta gorputzeko formak agerian utziz (horrek ni gehiago berotzen ninduen). Pixkanaka Parte Zaharreko postuetan txistorra eta sagardo botilak eskatzen genituen denon artean gozatu ederra sentitzeko.
Lagun ezberdinekin ere topo egin nuen, eta horrelakoetan gertatzen den bezala, zenbaitetan lagunengandik aldentzen nintzen. Orduan nire kaxa mugitzen hasten nintzen eta horrek bakardadea eta maila berean askatasuna adierazten zuen, beste gauzen artean inoren begien aurrean epaitua ez sentitzea alegia.
Eguerdia pasata zegoen eta Abuztuaren 31 kalean nenbilen euri tanta lodi batzuk erortzen hasi zirenean. Ondo nekien nik horrek zer esan nahi zuen, zaparrada galanta zetorkigun gainera! Horregatik gertuen nuen estalpera joatea erabaki nuen, eta tabernak gainezka zeudela ikusita, San Bizente elizara abiatu nintzen. Arraroa bai, bizitzan behin bakarrik sartu bainintzen, eta momentu hura, “turista” modura izan zen, eraikuntzaren berezitasunak barrutik ikusi ahal izateko.
Eliza barruan mutil batekin egin nuen topo, ni bezala baserritarrez jantzita zegoen eta ni bezala bazirudien lagunengandik urrundu egin zela. Erakargarria zirudien, egia da ere, baserritar jantziak niretzat beti izan duela punttu gehigarri bat emakume eta gizonen soinetan. Dena delakoa berarekin ligatzeko gogoa sartu zitzaidan eta berriketan hasi nintzen berarekin…
Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>>