Urtarrilaren 28ra arte murrizketak [agerraldiak]
Urtarrilaren 28ra arte murrizketak Euskadin –
LABI Batzordeak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru zuela, hainbat neurri adostu ditu, ostalaritzan eragingo dutenak batez ere.
Tabernak 01:00etan itxiko dituzte eta galarazita egongo da zutik kontsumitzea, urtarrilaren 28a arte Euskadin
-eitb-
Urtezahar-gauean eta Erregetan ostalaritzaren ordutegia 21:00ak arte mugatuko zutela espero zen, baina, azkenean, LABIk ez du horrelakorik erabaki. Ostalaritzak 01:00etan itxi beharko ditu ateak, eta establezimenduetako edukiera % 60koa izango da. Neurri berriak urtarrilaren 28 arte egongo dira indarrean, asteazken honetatik hasita.
Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI instituzionalak ostalaritza guztia 01:00etan ixtea erabaki du, koronabirusagatik ematen ari diren kutsatzeen gorakada gelditzeko asmoz, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Neurri berriak asteazken honetan -abenduak 29- sartuko dira indarrean eta urtarrilaren 28a arte aplikatuko dituzte. Urtezahar-gauean eta Erregetan ostalaritzaren ordutegia 21:00ak arte mugatuko zutela espero zen, baina, azkenean, LABIk ez du murrizketa hori ezarriko.
Horrez gain, edukiera % 60koa izango da tabernetan eta jatetxeetan; zutik kontsumitzea debekatuta egongo da; eta mahaietan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira.
- ORDUTEGIAK:
– Ostalaritzak eta jarduera komertzialek, sozialek eta kulturalek 01:00etan itxi beharko dituzte ateak.
- EDUKIERAK:
– % 60koa izan beharko da establezimendu guztietan.
– Ekitaldi sozialetan, kulturaletan eta kirolean: gehienez 600 pertsona barrualdeetan eta 800 kanpoaldeetan.
– 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten espazioetan: 800 gehienez barrualdeetan eta 1.200 kanpoaldeetan.
– 5.000 pertsonako baino gehiagoko edukiera duten espazioetan: % 50eko edukiera, Estatuan beste muga batzuk ezartzen ez dituzten bitarteain.
- OSTALARITZA ETA DANTZALEKUAK
– Debekatuta egongo da zutik kontsumitzea eta mahai bakoitzean 10 pertsona gehienez, bai barruan bai terrazetan.
– Urtarrilaren 1ean eta 6an, establezimenduek ezingo dute ireki 08:00ak baino lehen. Salbuespenak: gasolindegiak, zerbitzuguneak, farmaziak eta hoteletako gosari zerbitzuak.
– Mahaien arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da, soziedadeetan barne.
- KIROLA:
– Barrualdeetan, taldeak 10 pertsonakoak izango dira gehienez.
– Aldageletan, edukiera % 50ekoa izango da.
- GOMENDIOAK:
Abenduaren 31ko eta urtarrilaren 1eko, 5eko eta 6ko jaietarako, familia barruko topaketak gehienez 10 pertsonakoak izatea, bi etxetakoak gehienez.
…
…
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak oniritzia eman dio tabernak eta diskotekak 01:00etan ixteari
Gainera, mahaietan eserita kontsumitu beharko da eta gehienez ere 10 lagun elkartu ahal izango dira mahai bakoitzeko. Horrez gain, Covid ziurtagiria adinekoen egoitza, hotel eta gimnasioetara zabaltzeko baimena eman du.
- Maria Chivite Nafarroako presidenteak positibo eman du covid-19an
- Nafarroak markak hautsi ditu 2.419 positibo berri zenbatuta
- Nafarroak covid pasaportearen erabilera zabaldu eta establezimenduen itxiera aurreratuko du
- Osakidetzak lehentasuna emango dio egoera zaurgarrian dauden kolektiboen arteko covid kasuen jarraipenari
…
-berria-
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako tabernak 01:00ean itxi beharko dituzte
Eusko Jaurlaritzak tabernetan zutik kontsumitzea ere debekatu du, eta edukiera gehienez ere %60koa izango da barnealdeetan. Ostalaritzaz gaindiko ekitaldi guztiak ere gehienez 01:00a arte izango dira. Neurriak urtarrilaren 28ra arte egongo dira indarrean.
Aurreikus zitekeen moduan, pandemiaren aurkako neurriak gogortzea erabaki du Labik. Batzordea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru zuela, gaur arratsaldean bildu da, eta hainbat neurri adostu ditu, nagusiki ostalaritzari eragingo diotenak: tabernak eta jatetxeak beranduenez 01:00ean itxi beharko dira, ezingo da zutik kontsumitu, barnealdeetako edukierak gehienez ere %60koa izan beharko du, eta mahai bakoitzean gehienez hamar lagun elkartu ahalko dira. 01:00eko mugak eta %60ko edukierarenak gainontzeko kultur, gizarte edo kirol ekitaldiei ere eragingo diete.
Hortaz gain, kopuruz, ekitaldietako edukierak gehienez 600 lagunekoak izango dira barnealdeetan, eta 800ekoak kanpoaldean. Barnealdeetan kirola egiteko, berriz, gehienez hamar lagun elkartu ahalko dira, eta aldagelek %50eko edukiera izango dute.
Jaurlaritzak gabonetarako neurri bereziak ezarriko zituela ere esan du azken egunetan: hori dela eta, establezimendu komertzialek ezingo dute 08:00ak baino lehen zabaldu urtarrilaren 1ean eta 6an. Urtezahar, urteberri, eta errege eguneko bazkari eta afariei buruz, berriz, Urkulluk gehienez hamar lagun elkartzeko gomendioa eman du.
Neurri horiek bihartik urtarrilaren 28ra arte egongo dira indarrean. Labi gaur bildu da, 16:30ean, eta Urkulluk bilera bukatu ondoren eman du erabakitakoaren berri.
Txibiterekin adostuta
Espainiako Gobernuak joan den astean agindu zuen aire zabalean ere maskara erabiltzeko, eta kalean maskara jartzeari dagokion neurria ezarri zen Hego Euskal Herrian. Ordea, Urkulluk adierazi zuen neurri horiek ez direla aski pandemiaren bilakaerari kontra egiteko, hark ere neurri hori indarrean jartzeko eskatua zuen arren.
Aisialdiarekin lotutako proposamen sorta bat eraman zuen Urkulluk autonomia erkidegoetako presidenteen bilerara joan den astean, ostatu eta denden ordutegiei eta edukierari eragingo lieketenak. Hala ere, adostasunik lortu ez, eta, printzipioz, Jaurlaritzak erabaki zuen bere kabuz neurririk ez hartzea, iritzita gainerako erkidegoekin koordinatu gabeko erabakiak hartzea ez dela «eraginkorra». Biharamunean, ordea, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak Urkulluri deitu zion, erkidego mugakideetan aplikatuko liratekeen zenbait neurri komun adosteko.
Auzitegiari kontsulta egin gabe
Nafarroak atzo eman zuen indarrean jarri nahi dituen neurrien berri: ostatuak, saltokiak, dantzalekuak, kontzertu aretoak, tabernak, kafetegiak, jatetxeak, joko aretoak, peñak eta elkarte gastronomikoak 01:00ean ixtea nahi du, eta 06:00ak baino lehenago ez irekitzea. Ekitaldi sozialak, kulturalak eta kirolekoak ere arautu nahi ditu.
COVID ziurtagiriari dagokionez, gobernuak erabaki du hura eskatzeko derrigortasuna beste esparru batzuetara zabaltzea; adibidez, zahar etxeetan eta zentro soziosanitarioetan sartzeko; baita turismorako ostatuetarako, gimnasioetarako eta kirola esparru itxietan egiten den eremuetarako ere, lehiaketetarako salbu. Kanpo utziko ditu terrazak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari igorri zion foru agindua atzo, eta gaur erantzun dute baiezkoa epaileek.
Eusko Jaurlaritzak, berriz, ez du asmorik bere neurri sorta auzitegian aurkezteko. Pandemiaren aurka onartutako legearen gerizpean aurkeztu ditu neurri murriztaile berriak, eta, hartara, ez du uste auzitegien oniritzirik beharko duenik horiek indarrean jartzeko. Lehenago ere auzitegiek maiz bota dituzte atzera Jaurlaritzak aurkeztutako neurriak, eta, Labik proposatutako murrizketak bihar argitaratuko direnez, ez dago apenas denborarik helegiteak aurkeztu eta 31 gauerako erabaki bat hartzeko.
Ipar Euskal Herrian, berriz, etxeratze agindurik ez da izango. Neurri hori baztertu duela jakinarazi zuen Frantziako Gobernuak atzo. Baina jende biltzeak mugatuko ditu: eremu itxietan ezingo dira 2.000 pertsona baino gehiago elkartu, eta eremu irekietan ezingo dira elkartu 5.000 lagun baino gehiago. Ostatuetan eserita egon beharko da, eta jatea eta edatea debekatu dute garraioetan eta zinema aretoetan.
…
+EITB MEDIA
- Covid protokolo berria Euskadin: Zer egin sintomak baditut edo positibo baten kontaktu estua banaiz?
- Protokolo berria Nafarroan: autotestak ontzat, ez da konfirmatzeko proba egin beharko
- Marka berria ezarri dute 6.568 kasuek eta omikron aldaera nagusia dagoeneko Euskadin
- Javier Zulueta: “Omikronek talde-immunitatea ekarri eta pandemiarekin bukatu lezake”
- LABIk neurri murriztaile berriak onartuko ditu gaur, urte amaieran ezartzeko
- Nafarroak markak hautsi ditu 2.419 positibo berri zenbatuta
- Zabalik 50-54 urte bitartekoek eta 5 urtetik gorako haurrek txertoa jartzeko hitzorduak
- Osakidetza 12 urtetik beherakoak txertatzen lehen egunean 2.400 dosi baino gehiago
- 55 urtetik gorako herritarrek gaurtik eskatu ahal dute errefortzu-dosia jasotzeko hitzordua
Inguruan ditugun Instituzio Ofizialen edota norbanako ofizialisten iritziak bost axola neri. Jada Bill Gates potentatuak esan duena gertatuko da, eta horren araberako plangintza burutuko da. Elitea gardena da horretan: IRAGARRI EGITEN DU eta HARK IRAGARRITAKOA BETE EGITEN DA.
Eta Eliteak GUZTIAREN GAINETIK eta DENEN GAINETIK nahi duena zera da:
1-gizaki ORO txertatzea Elitearen SASI-TXERTO POZOITSUEKIN: behin, birritan, hirutan eta beraien makro-negoziari deritzon uneoro. Horretarako olatu berriak etorri behar dute (PI, RO, SIGMA… harik eta OMEGAraino heldu arte (Extinction Planyng). Gero, agian, animalien “intzidentzia metatuekin” hasiko dira.
2-jendarte ororen sumisioa, kontrola eta BEZAKETA. Bezaketa horrek burututa eta prest egon behar du Agenda-2030rako, Extintion Planyng fasea hasten denerako.
3- Aurreko guztia posible izan dadin, ERABATEKO KONTROL DIGITALA ezarriko da, harik eta TXINAKO EREDUA gauzatu arte PLANETA OSOAN: hortaz, bakoitzak bere txartel digitala edukiko du, zeinen bidez puntuak eman edo kenduko zaizkion, eta behin puntuak agortuta, EZ-HIRITAR bihurtuko da. (gida-kartetarekin gertatzen den bezalaxe)
Eta hori ez da inondik ere fantasia. GAUR EGUN TXINAN GERTATZEN DAGOENA BAINO.
Hortaz, gure Agintari politiko-ekonomiko-sanitarioek, Biil Supermanek agindu berriari atxiki beharko zaizkio. Urtarrilaren azkenera arte gauzak gogortzen joanen dira; ondoren goxotasun unetxo bat izango dela iragarri du, BAINA PREBENTZIO NEURRIAK ERTZERAINO ERAMENEZ.
Eta gero, HAIEK ERRANEN dute, baina seguraski beste bariente/olatu berri bat asmatuko dute, tornua are gehiago hertsatzeko.
Eta horretan FIDELENAK, beti bezala, Urkullu/Sagardui &comp. izango dira, Basque Country munduaren eredu/eduru!!!
Zenbat eta lelo/lerdoago eta botere-gose aseezinaz hornituta egon, Urkullu Gorena bezala, are arriskutsuagoak populuarentzat.
Nahiko eszeptikoa naiz eta gauza arraro asko nabaritzen ditut izurrite honetan. Adibidez txertaketa ona dela esatea bai edo bai, ñabarduretarako aukera eman gabe.
Zilegia da txertoarekiko zalantzak agertzea. Horrek ez du esan nahi txertoen aurka zaudenik oro har. Edo “negazionista” edo “ukatzaile” zarenik. Normala da zalantzak edukitzea, besterik gabe, albo ondorioak egon badaudelako. Eta heriotzak ere eragin ditu.
Gainera kutsadurak ez dirudi saihesten dituenik. Beraz, hautu pertsonala izan beharko litzatekeela pentsatzen dut.
Baina hortik konspirazio bat dagoela pentsatzera, gehiegitxo dela uste dut. Izan ere, galdera pilo sortzen du horrek: Nork? Zertarako? Zein helburu? Zergatik? Nola ezberdindu konspirazioa ezagutzen duten politikariak eta ezagutzen ez dutenak? Nola da posible herrialde erabat ezberdinak eta ideologia ezberdinetakoak ustezko konspirazio baten alde jartzea? Esan bezala, gehiegitxo da hori.
Bai, “Ni Neu”, sinestezina.
Horixe pentsatzen nian Nik Neuk ere hasiera batean.
Baina azkenean EGIA, HORIXE DOK. Egia Sinestezina.
Irakur ezak gaurko NAIZen, abenduak 30, Nacho Cárdenasen artikulu orwellianoa.
Josu, eta Bill Gates-en asmoak ez dira hor amaitzen. Generoa ere ezabatu egin nahi dute. Gizon eta emakume izatea ezabatu, familia suntsitzeko eta modu horretan behin betikoz pertsona bakartzeko eta kontsumismoaren hatzaparretan irtenbiderik aurkituko ez duen sistemaren esklabo bihurtzeko. Guztiz kontrolatua eta ezeztua, nortasunik gabe. Horregatik daukagu daukagun mantra guztia generoaren bueltan. Hala uste al duzue hori guztia eliteen finantziaziorik gabe egiten dela? Jendeari esnatzeko eskatzen diot, familia suntsitu nahi dute, gizartea suntsitu ahal izateko.
bill gates gixajoa, tipo ona dirudi ba.
Orain arte ez diat entzun Bill Gates Majoak sexu-generoak ezabatu gura dituenik. Bai, ordea, GIZA-GENEROA ORO ezabatzeko planak egiten dabilela, eure Elitea salbu.
Moxolo, Eutsi Goiari, erraz diezaiogun bidea Bill gaxoari, iñozo-iñozo… edo moxolo-moxolo…?
Josu, generoarekin gertatzen ari denaren atzean kapitalista globalistak ez daudela sinestea, txerto hauek sasi-txertoak ez direla eta aitzitik txerto onak direla sinestea bezalakoxea da.
Moxolo generoarekin gertatzen ari dena esaten duzunean zer esan nahi duzu?.
Zer esan nahi dudan? Kapitalismo globalista neoliberalaren helburua transhumanismoa da. Hainbat filosofori entzun diet hori. Nazioak oztopo dira eurentzat, estatuak ere bai. Euren legeak nahi dituzte eta ez estatuenak. Horretarako, nortasun nazionalak ezabatzea lehentasuna da. Ikusi besterik ez dago diskurtso zuzena azken aldian zein den: politiko nazionalistak populista erreakzionarioak dira. Nortasuna ezabatzeko pertsona bakartu egin beharra dago eta horretarako familia ezabatzea beharrezkoa da. Familia modu asko daudela diote. Hori ez dute sinesten, hori diote, oztopo egiten dien familia hori suntsitu nahi dutelako. Pertsona bat gizona edo emakumea den esatea biolentzia omen da… helburua garbia da. Eta okerrena, naziotasunaren beharra inork baino gehiago duen euskaldun ustez “aurrerakoiek” plan hau aurrera nola ematen laguntzen duten ikustea da.
Eutsi goiari Moxolok eman esplikazioa iegia dirudit Nabarmen da egiazko ideologia dugula aurrean. Baina estatuak badira biktimak gaur haiek dute abian jarri badu 2mende eta erdi 1789 ko iraultzan batere eta aurretik argien ideiek ere parte hartu zuten.
Batez ere komunitate eta fidelitate zaharrak suntsitzeko joera du berriak, transnazionalak eta artifizialak sortzeko.
Zer da joera horren azpian dagoen mekanismo materiala? beharbada kapitalismoak duen merkatu materiala et sustut kulturala sortu eta garatzeko premia, hil ala bizikoa.
Arazoa da agerraldi ikusgarrienak salatzen ditugu baina ideologia dominantea horretaz muineraino blaitua dago eta horren baitan bizi gara ohartugabe, ez bakarrik euskal aurrerakoiak denok..Atsolutuki ikasi behar dugu horren kritika zorrotza eta zehatza egiten batez ere euskaltasun sentimentuari egiten dion minagatik. Bestenaz akabo.
Gaurko fiolosofo onenek–eta aspaldikoek ere– lagun gaitzakete. . .
Josu: NAIZ egunkariko artikulua irakurri dut. Gauza interesgarriak botatzen ditu.
Baina dakidan bakarra da zalantzaz beterik jarraitzen dudala.
Urte berri on!
aupa Beñat ados nago diozunarekin, kapitalismoa muineraino sartua dugu, familia, lagunartea, komunitatea,erlazio pertsonalak… denak zikinduta daude ideologia dominantearengaitik. Baina hau ez zait iruditzen elite konspirazionista batek eragindakoa denik, esango nuke sinpleki zirkunstantziala dela edo garai berriek dakartela, ez da ofizina batean sortua baizik eta “eboluzioak” ekarritako zerbait.
Generoarenera itzuliz kasu honetan ez dut atzerako pausu bezala ikusten baizik eta aurrera pausu bat ikusten dut generoen suntsiketa, gizarteari eta bertako norbanakoei lagundu diezaiokeen zerbait.
Urtats on Eutsi goiari!
Ez, ez dut uste, nik ez eta ere, elita konspirazionista mozorroturik dagoen. Horretarako gpoiko iruzkinean “mekanismo materiala” aipatzen nuen.
Baina bada elita mekanismo horren funtzionamentua ongi ulertu eta baliatzen duena eta horregatik elgarrekin defendatu eta zabaltzen dutena. Elita hori, ekonomikoa, politikoa ( eskuin eta ezkerrekoa), artista, hedabideetakoa,… bai bada ideologia globalistaren propagandista
Gure istorio honetan dena da nabardura kontu “fartsaren pulinda” ez izaiteko ezta kritikari sinplisteegiak ere.
Ez da ideien indarra gutietsi behar historian eta munduan marxistek, onenek ere, egiteko joera duten bezala.
Gai hau biziki inportantea da eta JC Michea kontseilatzen dizut. ( Impasse Adam Smith
Aldiz ez dut ongi ulerti generoarena. Egunen batean esplikatuko didazu.
Adeitasunez
Aupa Beñat Generoari buruz esan dudana esaldi honen erantzun saiakera bat zen “Pertsona bat gizona edo emakumea den esatea biolentzia omen da… helburua garbia da” Moxolok jarria.
Ba, ondo ulertzen badut, iduriz Moxolok kritikatzen ditu ezker liberalaren muturreko ideiak egia erran ene ingurumenean gutitan defendatuak entzun ditudanak salbu telebista kate batzuetan.
Egia errateko adinagatik eta denagatik biziki arraroak aurkitu ditut ideia horiek Estatu batuetatik etorriak
Baina zure iruzkinean irakurtzen dutalarik:
“…ez dut atzerako pausu bezala ikusten baizik eta aurrera pausu bat ikusten dut generoen suntsiketa…”
Zinez zuk ere hori pentsatzen duzu? ala nik dut gaizki konprenitzen?
Zer gertaere ezgara horretarako demendren hasarretuko. Baina kuriosa naiz.
GENEROA deusezteari buruz
“generoa” kontzeptuan bi gauza bereiztu beharra zegok bederen:
-Genero-sexua. Nola pentsa liteke hori deuseztea, burutik sano dagoenak? Sxuari dagokiona Utz dezagun dagoen moduan, bere barnean sartzen diren aniztasun eta guzti.
-Genero-erreferentzia. Hori bai dela suntsitzekoa, ene ikuspegiaren arabera. Euskera/iberierak aspaldi egin zitian suntsitu ikuspegi hori, ez baitakete generorik; GENEROA ez baitiate erreferentziatzat hartzen, baizik eta LEINUA.
horrela, adibidez, AMA, AITA, ALABA eta gainontzeko kontzeptu guztiek ez zitek erreferentzia egiten GENEROARI, baizik eta LEINUARI.
Adibidez, AMA/ABA, “leinua bera” esan nahi dik.
AITE/AITA “leinua bermatzen duena”, AYTE bereberrena bezala (AYT = tribua”)
ALABA *al-an-aba “leinua iraun dezakeena”. Eta horrela…
Harik eta Patriarkalismoak (Patriarkatuaren pentsaerak) inokulatu zigun euskal SENA, Zelten eta Vatikanoren etorrerarekin), gure Jentilen hondamenerako.
Eta hortik hasi zitean Jentil euskaldunon buru-jana: AMA, AITA, ALABA eta genero-erreferentziarik EZ zuten kontzeptu orori GENERO-MARKA bana ezarriz: genero “femeninoa” (AMA, ALABA) eta “maskulinoa” (AITA, SEMEA)
“Zer egin?” -zioen Leninek- “Antolatu!” , erantzuten zian beti.
Nola antolatu paganook Pentsaera-Ario/Vatikanario horri guztiari aurre egiteko?
Hortxe zegok Milioko Galdera, zeren eta “Inbasio Mental Madrea” dok!