Estreinaldiak: Urtarrilak 1

Estreinaldiak: Urtarrilak 1 –

Estreinaldiak: Urtarrilak 1

Estreinaldiak: Urtarrilak 1

.

The Grudge

Izpiritu mendekuzale batek hartutako etxe zahar bat da fikzio honen ardatza. Banan bana, etxe horretatik igarotzen diren pertsonak madarikatuko ditu, guztiak heriotza biolento batera kondenatuz.

.

Richard Jewell

1996. urtean Atlantan ospatu ziren Joko Olinpikoen segurtasun zaindaria izan zen Richard Jewell. Heroi gisara egin zen ezagun, nazioarteko bisitari, kazetari eta kirolariak erailtzeko prestatutako eraso baten leherkariak topatu zituenean. Esku-hartze ustez heroiko horrek mundu mailako onespena eta begirunea ekarri zizkion, denbora batera sarraskia probokatzeko asmoen susmagarri nagusi gisa seinalatu zuten arte.

Clint Eastwood aktore eta zinemagilearen zuzendaritzapean, aktore-taldearen dirdira izango da ezaugarri nagusia.

.

J’accuse

1894. Biziarteko kartzela-zigorra ezarriko diote Alfred Deyfrus jatorri judutarreko ofizialari, ustez, Alemaniako armada espiatu izanagatik. Gaztea salatu duten borroka kideen artean dago Georges Picquart koronela, kontra inteligentzia unitatearen burua. Gizona atxiki ostean, filtrazioak amaituko direla uste du Picquartek, baina berehala konturatuko da alemaniarrek beren estrategia guztien berri izaten jarraituko dutela.

Ustelkeriaren, norgehiagokaren eta gezurraren inguruan eraikitako kontakizun batean barnebilduko du ikuslea, Roman Polansky zuzendari polemikoaren talaiatik.

.

Turuleka oiloa

Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote… harik eta halako batean, Ixabelek, musika andereño erretiratu batek, bere baserrira eramaten duen arte. Hantxe, adiskidetasun giroan eta zoriontsu, oiloak bere dohain ezkutua aurkituko du: Turu-k hitz egin dezake! Eta badaki abesten ere, izugarri ondo gainera!

Gure laguntxoa, bere musikarako dohain zoragarriari esker, Daedalus zirku handiko izar bihurtuko da. Bitarteko bidaia ez da batere erraza izango, ordea, Damian maltzurrak beretzat hartu nahi baititu zirkua… eta Turuleka harrigarria.

.

El silencio del pantano

Kazetari izatetik, eleberri beltzen idazkeran aditu bilakatu da ‘Q’ protagonista. Publikatu dituen liburuen artean, bada oinarrian bere jatorrizko Valentzian girotutako istoriorik. Konkretuki, badira erkidegoko ustelkeria politikoa oinarri hartuta, erailketa odoltsuak kontatzen dituzten bi obra.

Hasiera batean fikziozko gertakari gisa aurkeztuko dituenak, errealitatezko gertakari batzuen itxura hartzen joango dira…

.

Fortuna

Beste hainbat errefuxiaturekin batera, Suitza aldeko Alpeetan kokatutako monje katoliko batzuen monastegian hartuko du babesa Fortuna protagonistak. Jatorri etiopiarrekoa da, eta 14 urte besterik ditu kontinente berriko eremu hotzenera helduko denean.

Kabir ezagutuko du bertan, jatorri afrikarreko gaztea ere, eta harekin maiteminduko da. Negua helduko da, eta, elurra gailurrak zuritu bitartean, monasterio horren hormen artean aurkituko dute babesa.

Euskal pantailaren gunea