Urretxun bilduko gara “Gernikako Arbola” euskaldunen ereserkia izan dadila eskatzen
Urretxun bilduko gara “Gernikako Arbola” euskaldunen ereserkia izan dadila eskatzen –
Datorren igandean, azaroaren 26an, ospatuko da “Gernikako Arbola euskal ereserkia 1. Batzarra”, Iparragirreren sorterrian Urretxun, kantuaren 170. urteurrenean.
Bertara, seirehun pertsona baino gehiago hurbiltzea espero da Euskal Herria/Baskonia osotik. Dagoeneko 12 kantu taldeetako partaideak eta koralek eman dute izena, baita ere zenbait alkate, zinegotzi eta eragile sozialek ere.
Musikariek hasi zuten “Gernikako Arbola, euskal ereserkia” ekimen kulturala, orain hiru urte Irun?ean eginiko agerraldiarekin. Ordutik beste zortzi kolektibok eman diote bultzada: idazleak, historialariak, iparraldeko kultur eragileak, Nabarraldek, editoreak, ezker abertzaleko zenbaitek, karlistak eta euskal diasporak, guzti hauek bere adierazpenak egin dituzte urte hauetan.
Igandean, hamaikak aldera hasiko da Pagoeta gunea betetzen eta bertan ospatuko den ekitaldian kantatuko dira euskal kulturan errotuta dauden zenbait kantu eta baita ere “Eusko Abendaren Ereserkia” Euskadiko ereserkia dena eta “Gorteetako himnoa” Nafarroa Garaikoa dena.
Irakurriko da ere “Urretxuko Adierazpena” egun horretarako gertatua eta, ondoren, ozenki eta gozotasunez, kantatuko dugu guziok batzen gaituen “Gernikako Arbola”. Guztia dantza, bertso eta historia laburpenarekin lagunduaz.
Ondoren, musikari, dantzari eta erraldoien laguntzarekin Iparragirre plazara hurbilduko gara eta bertan bardoaren estatua aurrean agurra egingo diogu, berriro ere Urretxuko manifestua irakurri eta Gernikako Arbola kantatuko dugu. Gero, bazkari herrikoia, izango da apuntatuta daudenentzako.
Ekimena zenbait elkartek antolatu dute Gernikako Arbola kantuz (Irun?ea), Kantuzale Elkartea (Bilbo) eta Basaizea (Baigorri), Urretxuko udaletxearen eta beste elkarte batzuen laguntzaz. Bere xedea “Gernikako Arbola” abestiaren lehen estrofa, “Gora Euskalerria eta euskaldunak, gora” gehituaz, hemen letra eta partitura, euskal ereserkia izan dadila bultzatzea da, Euskal Herria/ Baskonia barruan dauden eremu administratiboen ereserkiak errespetatuaz.
Iparragirrek lehen aldiz Bilbon 1853. urtean kantatu zuenetik 170 urte igaro dira eta oraindik bizirik irauten du kantuak euskal imajinarioan. Urte horietan pasatu diren belaunaldi guztiak kantatu dute, ideologia orok bere egin duen moduan. Gainera epika du, kantatzea gatik heriotzak eta atxilotuak egon izan ziren, lehen gerra mundialean aritu ziren iparraldeko soldaduak kantatu zuten, gaur euskal abesbatza guztiek dute bere errepertorioan eta badaude rock taldeak ere bere kontzertuetan jartzen dutenak, hemen zenbait bertsio.
Web orrialde honetan arkitu ahal da programa osoa, prentsa dossierra eta beste zenbait informazio osagarri ekimenaren inguruan www.gernikako-arbola.eus.
Urretxun bilduko gara “Gernikako Arbola” euskaldunen ereserkia izan dadila eskatzen.
Gernikako Arbolak aipamen erlijiosoak ditu, eta hegoaldeko probintziei soilik egiten die erreferentzia, kristau ez garenak eta iparraldekoak kanpoan utzita.
Eta ekimen partzialek bultzatu nahi dutenaren gainetik, jada hautatua dugu ereserkia. Belarriak zabaltzea besterik ez da behar antzemateko.
Eta nork daki Gernikako Arbola abesten?
Galdetzen duzu nork dakien Gernikako Arbola kantatzen. Esaten badizut euskal koro guztiak dutela errepertorioan?
Eta Urretxuko bilera horretan ehundaka izan zirela kantatu zutenak? Eta Nafarroan familia nafar guztietan kantatu izan dela? Eta Iparraldeko preso zeuden soldaduak kantatu zutela lehen mundu gerran Prusiako ejerzitorako? Eta Pasionariak kantatzen zuela?
Konturatu zara kantu honek duen indarguneak direla letra oso erraza duela eta guztiz kantagarria dela?
Baieztatzen duzu ere zentzu erlijiosoa duela. Hitzak sasoi batekoak dira, noski 170 urte ditu, baina bedeinkatua zentzu ugaritan ibili da eta santua ere, ez bakarrik erlijiosoan, bestalde esango didazu zer daukan erlijioso arbola bat gurtzeak.
Emaiozu buelta bat, zenbat kantuk iraun dute 170 urte bizirik? Zergatik izan dela uste duzu?
Beste galdera bat ere luzatzea nahi dizut, zer behar du Euskal lurraldeetarako baliagarri izango den ereserkiak? Gernikako Arbolak duena baino zer gehiago?