Urkulluk odola du zainetan: “Zuk, zuk, zer esan behar duzu?”

Urkulluk odola du zainetan: "Zuk, zuk, zer esan behar duzu?"Han eta hemen ikusi dira irudiak. Normalean uzkur atzematen den lehendakari Iñigo Urkullu iraintzen ari zaien gazte batzuei aurpegiratu zaie. Atzo gertatu zen Azpeitian. Anekdota hutsa izan baino, Bildu eta EAJren arteko tirabira elikatu du. 

San Inazio egun handia Azpeitian. Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia orpoz orpo ibilbide instituzionalean, Loiolarako bidean. Halako batean, gazte batzuk Urkulluren aurka ohiuka: herria ez dago salgaifaxista! pailazo! Urkullu hurbildu eta esandakoa errepikatzeko eskatu zien. “Herri hau ez dago salgai”, esan zion neskak, baina Urkullu kamiseta morea zuen gazteari zuzendu zitzaion, faxista deitu zionari: “Zuk zer esan duzu?”, “ez egin antzerkirik”, erantzun zion gazteak, eta Urkulluk, “antzerkia zuk egin duzu”.

Argazkia hor gelditu da. Gazteetako bat inputatua izan da.

 

Martin Garitanok “protesta ekintza” gisa definitu zuen gertatutakoa, eta gaitzespenaren koordenadetan kokatu dute hedabideek. Liskarraren unean beste aldera begiratu eta gertatutakoaz konturatu arren, aurrera segi zuen.EAJk “kultura politiko” gutxi izatea egotzia dio Bilduri. Horretan da eztabaida, betikoan egia esan.

Gertaera non kokatu, euskal gatazkan, ala krisi ekonomikoaren larrian, esanahi ezberdina hartzen du. Ala ez? Gauzak dauden moduan, politikariei egurra emateko garaiak dira, irain publikoak eguneroko ogia krisian larri dauden herrialdeetan.

Zein da lehendakariaren erreakzio egokia? Zilegi al da herritarrek agintariak jendaurrean iraintzea?
Zer iruditu zaizu Iñigo Urkulluk Azpeitian izandako erreakzioa?

uuUrkulluk odola du zainetan: “Zuk, zuk, zer esan behar duzu?”

28 pentsamendu “Urkulluk odola du zainetan: “Zuk, zuk, zer esan behar duzu?””-ri buruz

  • Orain arte prentsan irakurritakoa baino ez nuen ezagutzen, Bideoa ikusita, egia esan, penagarria iruditzen zait hiru pertsona horien jarrera. Nahiko inpresentablea. Garagardoa eskuan, eta berba egiteko darabilten moduagatik, pentsa daiteke oraindino juergan segitzen dutela.

    Nik ez nuke kokatuko krisi ekonomikoan, baizik eta betiko diskurtsoan.

    “Herria ez dago sailgai?” Norbaitek azalduko zer adierazi nahi duen horrekin neska hark?

    Zein erreza den betiko perlak erabiltzea…. aiiisss

  • Txorimalo moreduna 2013-08-02 21:39

    Zerbait bota nahi zuen betiko diskurtsoan oinarrituta, guaiarena egiteko, eta hara!, espero ez zuena gertatu: Urkulluk buelta ematea. Eta gero, noski, atzera.

  • Zerbait iraingarria izatekotan (eta ez iraina), behintzat erreala izan beharko luke… ‘Faxista’ han eta hemen erabiltzeko ohitura izugarria dugu herrialde honetan, eta hori ez da zilegi.

    Bestalde, Urkulluren erreakzioa egokia iruditzen zait, gizakia delako eta defendatzeko aukera duelako, gainera, muturrean eman die tutik ez dakitenaren irudia duten gazte horiei.

  • 1- Ea noiz ikusten dugun Gipuzkoa Bizkaia eta Arabako lehendakaria Euskal Herriaren eskubideak egunero zapaltzen dituztenen aitzinean hain jarrera harroarekin.
    2-Gazte horiek edozein demokraziatan eskubidea izan beharko lukete agintariei pentsatzen dutena errateko. Hego Euskal Herrian ordea sektore konkretu bati eskubi de hori ukatua zaio, kartzelaratuak izan dira antzeko gauzengatik bat baino gehiago (Urkulluk hau ederki aki 3 bizkartzain, ertzaintza eta hainbat hedabideren babespean gazteengana kontu eske doanean)
    3- Gazteek errandakoekin ez nago ados baina Urkullu karrikan interpelatu eta bere Gobernuak eta alderdiak egindakoak aurpegiratzea normala deritzot.

  • Zer espero du ba, txalo artean hartzea, ala?
    Pailazoa dela ? Agian pailazo “serioarena” egiten du.
    Faxista ? faxisten laguntzailea behintzat bai, zalantzarik gabe.
    Espainola ? Egia da bere jardueran ez duela duintasun nazionalik erakusten, eta Espainiaren interesen aldeko lanean jo ta ke ari dela.
    Gazteak motz geratu zirela? Agian.

  • PNVren betiko jarrera gixaxo batzuei “aurre” egin eta boteretsuen aurrean ( CONFEVASK, MADRIL, VOCENTO, FCC, BBV e.a.) aurrean kikildu ( edo obeditu) …ezer ez berririk eguzkiaren azpian. Lehengo lepotik burua, honek ez du albiste izateko inongo merezimendurik. Txorrada galanta egunero jasan behar ditugunak kontuan izanda.

  • Urkulluk, bere garaian Odonek ( autobusa erretzen zirenei aurre egin- 500 metrotara eta bizkarzainekin- zamarra torero moduan kenduz) Donostian egin zuena kopiatzen du, alegia “Gaiztoei” aurre egin “zintzoen” botoak jasotzeko. Hau ere ez da berria. Segi lasai beste 500 urtez…

  • PNVek ta Bilduk “XVIgarren mendeko pikoleto” bati omenaldia egiten. Horrela doa gure herria….

  • EAJk Espainian babestu ditun politikak hemen ere aplikatzeko begiratzen baditugu, Traidore hutsak dira.

    Aberatsenen alde sostengatu duten politikak Euskadiko biztanleriaren %1,5, BPGren %40a kontrolatzeaeragin dute , hori zuzenki Herri xumea txirotzen du, ta asko gainera.
    Euskarari emandako tokia TRAIDORE modun uzten dute (adibidez haurreskoletan gaztelera bultzatzearen aldeko bozka hoiek). Funtzionario izateko eskatzen dan Euskara traidore dela erraten dit, ta Espainiola ere (ta hamarkadak izan dute aldatzeko).

    Zergetaz hitzegiten badegu, Euskadi benetan zerga progresioboak izango balitu ta iruzur fiskalari benetan aurre egingo bagenu, aberatsei behar dena (orain dauden zergekin, igo gabe) ordainaraziko bazuten, Euskadi bakarrik 8 mila milioi gehio izango zitun urtero herria mantentzeko.

    Behar ez degun AHTa sostengatu dute gure lurrari izugarrizko kalteak eragiten, beharrezkoa ez dan zerbaitetarako (aberatsak mesedezten duena besterik ez).

    Espainiako parlamentuan sostengatu dituztenak traizioa modun har daitezke ere.

    Adorea? Adore gehio izan behar dute gazte hoiek (nahiz ta mozkorrak egon) Urkulluri hori errateko, Urkullu erantzuteko baino. Batzuk atxilotu edo jipoituak izan daitezke, baina Urkulluri ile bat ukitzeko benetan zaila izango zuten.
    Ahulekin “adorea” ta indartsuekin Makurtzen da.

    Datorren miseriarekin ea zenbat irauten du herriak Faxista, Traidore, Espainiol esaten beste zerbait egin gabe, ta ez Urkulluri bakarrik, politikari orori. Ze horrela jarraitzekotan (jendea dena galtzen ta etorkizun esperantzik gabe), esan diotena ez da ezer izango munduaren leku askotan (hemen barne) politikariei esan eta egingo dietenarekin.

  • Espainola ere badela erraten dit.

  • Inkesta guztien arabera, hurrengo foru hauteskundeetarako, nahiko bertintsu dabiltza jeltzaleak eta bildu.
    Norbaitek halako jarrerei galga ipintzen ez badizkie, jeltzaleek erraz irabaziko dute.
    Betiko pitokeriekin zuritu gura izatea halako jarrera aurkeztezinak, batzuei kalte baino ez diete egiten.
    Ikusi gura ez duenak, ez dezala ikusi: gero etorriko dira negarrak.

    • Guztiz ados, margola.

      Eta norbaitek hori berori esango balio Garitanori, zer esango lukete ezker abertzalekoek? Zelan erreakzionatuko lukete?

  • Iruñearen irakurketarekin bat egiten dut. Eta animo gazte horiei. Euskal Herria ez dago salgai, ezta boto txar batzuengatik ere.

  • Barregarria da faxista hitza ahoan dutenei faxista moduan aritzen ikustea.

  • Alkohola eta zentzuna batuko dituen filosofoaren zai gaude aspaldi. Tabernazuloko balientearen ahoberokeriak ibilbide motza… Herri honetan halako gehiegitxo. Hori esanda, nik eskertuko nioke Urkullu lehendakariari Erakundeekiko begirunea barrutik sustatu dezala. Kode etiko zabalago bat. Ez nator deus justifikatu, parekatu edo zuritzera… Bakoitzari berea, lixto: Esaterako Ertzaintzak gazteak nola tratatzen dituen ikertu dezala… Kamerarik ez dagoenean, noski. Hankarteko kolpeak, eskumutur bihurrituak, irain sexistak, Fuerza Nuevako baten hiztegia, portaera pastillero desfasatu uniformeduna… hori dena eta gehiago, Erakundeen irudia egunero kalean ematen.

  • Urkulluri esandakoak, koherentzian, Garitanori luza daitezke. Edo zergatik ez?

  • Ba bai, biok dira espainako errepresentanteak, ordezkariak, gure Estatuaren etsaiak, espainakoak. Gure lurrak okupatuak dituztenak.

  • Adierazpen askatasunaren barnean irainak (faxista/pailazo) ez dira sartzen. Kitto.

    Krisi ekonomikoagatik direla oihuak? Ez garela atzo jaio, ez adarrik jo.

    Zahargazte horien jarrera negargarria eta horiek defendatzen dituzuona ere bai.

  • Nik ez dakit zergatik diren, baina botatakoak gauz hoiengatik ta gehiagorengatik izan litezke. Krisi ekonomikoa ez dela aitzaki? Ez mutila, murrizketak babesten dituztela eta jendea ez dakala jateko? Ba herriaren errua izango da. Lana galtzen dezula egindako legeak ahalbidetzen dituzten barrabasakeri esker? Herriaren errua. Euskarari muzin egiten diola behin ta berriz (Euskara jakitea politikari baten ez da nahiko, boterea badu Euskararen alde egin beharko zuen), askotan folklore modun utziz? Herriaren errua.
    Biztanleriaren %1,5a BPGren 45% dakala ondasunetan ta bera bere politikekin gero ta gehio mesedezten dituztela? Herriaren errua.

    Baina Urkullu adorea daka erantzun dielako? Edonorkez dakit zenbat bizkartzain, ertzain… izanda kikilduko zan 3 gazteen aurren? Mozkor edo ez eonda?

    Gutxi barru, gehiengoa ia ezer ez dakagunean (orain baino gutxigo), ta beraiek izugarri ondo bizitzen jarraitzen dutela ikusten dugunean, ea berdin pentsatzen dugun guztiok.

  • Bi hauek Kolaborazionista hutsak dira. Garitanok, gainera, Konstituzionalista dela esango du… baina Espainiaren morroi. Kolonialisten bermea dira. Utikan!!!

  • Nik ez dut Urkullu edo pnv defendatuko, baina irainka dabiltzan tontolaba moduko horiek herri guztietan daude, eta ez dira herriko argienak izaten prexixamente. Hobe lukete tarbernazulora bueltatu eta aberria eraikitzen saiatzen ari diren ezker abertzaleei kalte gehiago ez egitea.

  • Ba, oraiñ dela hilabete batzuk Urkulluri ÚRCULO deitu zioten, eta berak ez zuen ezer egin: http://katxonderstan.blogspot.com.es/2013/08/urkulluri-urculo-deitu-ziotenekoa.html

  • Egia esan ez dut ulertzen nola horrelako anekdota batetik egin daitekeen albiste, baita eztabaida saioetan horren inguruan luze eta zabal hitz egin (ETB2n kasurako). Urkulluri esan diotenarekin ados egon daitezke ingurukoak, edo ez. Berdin du. Herritarrek ekitaldi publiko horiek baizik ez dituzte politikariak zuzenean kritikatu eta haiei mezuak helarazteko. Horrela pasatzen da Iruñean ere uztailaren 7an Kuria kalean gora. Eta han, badira EAJ (edo inguruko) zinegotziak, eta ez dira gelditzen, ez dute deus esaten. Aurrera UPNren aurkako oihu artean. Horregatik harritu nau Garitanoren jarrerari egin dioten kritika zorrotza. Zerbait egin behar zuen? Urkullu herritar horiengana hurbildu behar zen? Lau lagunen hitzek hainbesterako garrantzia dute?

  • Norbaitek Odón Elorza aipatu du, bere torero irteera famosoa, Donostin denok dakite antzerki hutsa izan zela, eskupekoa aldiz, ihes egin zuten gazteek hartu zuten baina.

  • PP, PSOE eta PNVren komunikabideak (ia denak alegia) ikusita, bazirudien Urkullu gutxienez tirokatu egin zutela.

    Zer egin du ondo Urkullu jaun agurgarriak? Denerako murrizketak AHTrako salbu? Iñigo Cabacasen hiltzailea estali? Lehengoak gutxi ez eta polizia gehiago jarri? Haurreskoletan espainola sartu? EITB Patxi Lopezen garaiko espainolitate mailan mantendu? PNVren historian lehen aldiz erreferendum itxurako zirkoak antolatu agintzen ez duen tokian? Diru publikoarekin angula janak antolatu? Milaka euro puruak erosteko?

    Eta hala ere ezin al zaio pailazo deitu herriaren kontura bizi den politikari bati? Txalo jo behar al zaio baskongadetako lehendakari izate hutsagatik?

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-08-05 11:45

    Nik gauza bat argitu nahi dut:
    ///
    111 Iñigo Urkullu jauna ez da pailazo bat, edo fascista bat, baina saltzaile bat bai. Iñigo Urkullu jauna, Martin Garitano jauna bezala, collaborationista bat da. Lehena Eskuindiar Collaborationista Sociologiakoa. Bigarrena Ezkertiar Collaborationista Sociologiakoa. Argi eta garbi: HERRIA, NATINEA, STATUA EZ DAGO SALGAI.
    ///
    222 nik txantxa bat egin izan dut gure hiru colonial lehendakarien izenekin: Gorge Lebaiser (Georges Labazée) eta Follanda Porcina (Yolanda Barcina anderea) nahiz Iñiboy Porkullu (Iñigo Urkullu jauna). Nire iritzian horrelako txantxak sanoak dira. Eta egin behar dira, bertzenaz authoritari bilaka gaitezke. Hor Iñigo Urkullu jaunak authoritarikeria baino assertivutasuna erakutsi du. Gero, gazte horiek identificatzea, bada, gaizki. Policial Colonial Statu batean bizi gara, eta colonial policia arras gogorra da constitutionalistekin.
    ///
    333 min gehienak definitioneak ematen du. Norbaitek zerbait gaizki eginez gero, eta hori, zehazki hori, leporatuz gero, bada, min egiten du. Lapurrari lapur deitzea, hori, zehazki hori, da mingarriena. Ezen dei diezaiola edonork Iñigo Urkullu jaunari nahiz Martin Garitano jaunari “collabo”, eta beha reactioneak.
    ///
    444 Anticolonialista Dialektikak guztia argi uzten du: imperial Statuak, colonoak eta colonial Statuko herritarrak: colonialista herritarrak (UMP, PPn-PPv, PS, PSN-PSE), collaborationista herritarrak (PNB-UPN-PNV eta APDko eta NFEko nahiz EAEko Ezkertiar Collaborationista Sociologia) eta constitutionalista herritarrak: ni neu, bat. Constitutionalista Sociologia oraindikan constituitzeke dago; Maltzaga.
    ///
    555 importanteena: Euskaraz “Herri” hitzak ez du Frantziarazko “peuple” hitzaren nahiz Espainiarazko “pueblo” hitzaren connotationerikan. Euskaraz “Herri” hitzak herrikoi hiru social classeak barnebiltzen ditu: altu classea, ertain classea eta baxu classea. Gure Herrian, Nationean, Statuan ezein altu classeko arduradunek ezin du erran: Herriak erabaki du. Guk, Euskal senari kasu eginez gero, erran behar izanen genuke: guk, herritarrok, erabaki dugu. Herria, Nationea, Statua classez osatzen da. Gorputzak bere organuak dituen gisa berean. Hala ere, hau gaizki interpreta daiteke, zeren-eta plutokratiko demoratia batean bizi baikara. Ni meritukratiko demokratiaren alde nago, eta berton altu classea osatzen duen jendea ez da sendiaren arabera, lagunen arabera, ondasunaren arabera, baizikan-eta merituaren arabera.
    ///
    666 Constitutionea eta Meritukratiko Demokratia HERRITARRON BILTZARren arabera garatzen da. Ni, generoaren inguruko gathazka ebaztearren, sei urthero behin lehendakari desberdina hautatuko nuke: batean anderea, bertzean jauna. Horrela, ministroak erdibana, eta sei urthero alternatzen. Kito arazoak. Noski, CONFEDERATIONEa meritukratiko demokratia bat denez, andere eta jaun hoberenek gobernatzen dute Herria, Nationea, Statua. Ondasunaren jaraunspenari %100eko zerga ezartzen zaio, horrela plutokratiko demokratia ekiditen da. Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeian, edo nahi bada Confederationean, bortz meritukratiko punduak bethe egiten dira: sendikoikeriari ez, lagunkoikeriari ez, bazterkoikeriari ez, aukeren berdintasunari bai, merituen saritzeari bai. Goiti meritukratia. Goiti askatasuna. Goiti argia.

  • 777 Espainiako imperial Statuaren 2. Republicaren symboloak imperial symboloak dira, eta symboliko colonizationean eragiten dute. Nik hoberena desiratzen diet Frantziarrei nahiz Espainiarrei. Munduko gainerako herritarrei bezala. Nik Lurreko Republican bizi nahi dut eta ez dut nahi immigrationearengatikan inork miseria paira dezan. Hor, Lurrean, gu, Nabarroa, ekosystema bat, eta gu, herritarrak, ekosystema horren biosystema. Aunhitz dugu eztabaidatzeke, noski. Horregatikan, Frantziarrekin eta Espainiarrekin, munduko gainerako herritarrekin bezala, oso solidaritatea. Frantziarrek 6. Republica. Espainiarrek 3. Republica. Guk, nabarrok, 1. Republica, edo 1. Politeia, edo Confederationea. Nolabaitean guztion minimu adostasuna bilatzearren. Ondorioz, Espainiar Civil Gerra, gurean Imperial Gerra bat izan zen. Autocentra dezagun gure discursua, eta emancipa gaitezen. Zeren-eta Nabar ezkerrak, constitutionalista ezker bat izateari muzin egin dion garaiotan, Frantziar ezker bat edo Espainiar ezker bat ematen du, ezin daiteke national eraldaketarikan social eraldaketarikan gabe, ezin daiteke social eraldaketarikan national eraldaketarikan gabe. Anticolonialista Dialektikak guztia argitzen du, eta Meritukratiko Dialektikak are gehiago. Gurea Meritukratiko Dialektika applikatzen den lehen colonia da. Gainera, mundua colonizatu duen Europa horren lehen colonia gara. Eta horretan guztian, alegia lehen colonia izate horretan, sakon cognitivu colonizationea dago. Bada, orduan, descoloniza gaitezen, eta egin diezaiogun aitzin metaphysiko colonizationeari, cultural colonizationearen sakonen aspectuari. Gure Statuaren constitutionearen aitzinean gaude. Unea iritsi da. Gure esku dago. Goazen.

  • Barcinari tartazoa eman ziotenean ez zenuen galdetu “Zilegi al da herritarrek agintariak jendaurrean iraintzea?”. Esanguratsua.