Igartubeiti Baserri Museoaren Kontakizun Laburren I. Lehiaketako sarituak
UPELAK DARAMAN BIDEA, Txus Arrietaren kontakizunak jaso du Areago. Istorioak belarrietara Kontakizun Laburren I. Lehiaketako 1. saria.
2. saria, Igartubeitiko sorgina kontakizunagatik Gorka Azkaratek jaso du. Epaimahaiak hiru aipamen berezi nabarmendu ditu kontakizunen freskotasun eta originaltasunagatik. Denboraren joana; oroitzeko beharra, Nerea Guijarrubiarena, Baserriko lagunak, Mikel Babianok idatzitakoa eta Ai, usoa!, Aitor Fernandez de Martikorenaren kontakizuna.
Areago. Istorioak belarrietara Kontakizun Laburren I. Lehiaketa Igartubeiti Baserri Museoak sustatutako AREAGO egitasmoaren barne antolatua izan da, ondarearen inguruko lan modu berriak aztertzeko eta sorkuntza zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz.
Areago, Igartubeiti Baserri Museoko urteko programaren barne, 2011an bere ibilbidea hasten duen ondare berrikuntza proiektua da. Areago, sorkuntza eremuko lenguai ezberdinen erlazioaren bitartez eta euskarri ezberdinen erabileraren bitartez, ondare baliabideekiko beste harreman mota batzu esploratzen duen gune gisa sortzen da.
Beste begirada eta narratiben bitartez, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten zenbait soinudun ibilaldi abian jarri ditu 2011tik. Horretarako euskal kulturako eragileek parte hartu dute, Maialen Lujanbio edo Arantxa Iturbe esaterako, gaur egun Areagoren partaide diren kontakizunen sortzaileak. Kontakizun hauek Interpretazio Zentruan eskura dauden mugikorren bitartez entzun daitezke.
Oraingo honetan, Areagok, parte hartzea, sorkuntza prozesuak, kontakizun laburren bitartez, Igartubeiti baserriarekiko narratiba eta ikuspegi berriak nabarmendu nahi ditu, era berean euskararen erabilera eremu honetan eta ondare eremuan sustatuz.
Guztira 20 parte hartzaileek aurkeztu dituzte kontakizunak, 23, hiru pertsonek bina kontakizun idatzi bait dituzte.
Epaimahaiaren erabakia:
Kontakizun sarituen aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontutan izan ditu epaimahaiak:
- Kalitatea eta originaltasuna
- Proposatutako gaiarekiko egokitzapena
- Sormena
- Kontakizuna soinudun eremura egokitzeko gaitasuna
Epaimahaiaren iritziz honakoak izan dira saridunak:
- 1. saria: Upelak daraman bidea, Txus Arrietak aurkeztutako kontakizuna
- 2. saria: Igartubeitiko sorgina, Gorka Azkarateren kontakizuna
Bi sari hauez gain, epaimahaiak beste 3 kontakizunek aipamen berezia izatea erabaki du, beraien freskotasun eta originaltasunagatik.
Baserriko lagunak, Mikel Babianok idatzitakoa
Ai, usoa!, Aitor Fernandez de Martikorenaren kontakizuna
Denboraren joana; oroitzeko beharra, Nerea Guijarrubiak aurkeztutakoa
Sariak:
Txus Arrietak 800 Euro jaso ditu Upelak daraman bidea bere kontakizunak 1. saria lortu baitu.
Gorka Azkaratek, berriz, 600 Eurotako saria jaso du Igartubeitiko sorginak aurkeztutako lanak 2. saritua izan baita.
Mikel Babianok, Aitor Fernandez de Martikorenak eta Nerea Guijarrubiak, Baserriko lagunak, Ai, usoa! eta Denboraren joana; oroitzeko beharra kontakizunengatik aipamen berezia lortu dutenez, saritxoa ere jaso dute.