UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Chillida Lekuren kolaborazioarekin, guztiz euskaraz eta doan eskainiko den Chillidari buruzko ikastaroaren 2. edizioa antolatu du azaroaren 14rako

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak –

Chillida: doako ikastaroa - UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Chillida Lekuren kolaborazioarekin, guztiz euskaraz eta doan eskainiko den Chillidari buruzko ikastaroaren 2. edizioa antolatu du azaroaren 14rako

Nausica Sanchezek, Chillida Leku museoko Ikerkuntza eta Hezkuntza Saileko zuzendariak, Eduardo Chillida. Materia eta espazioa. Bere lana eta pentsamendua ikastaroaren 2. edizioa emango du azaroaren 14tik abenduaren abenduaren 19ra. Ikastaroa guztiz doakoa da eta euskaraz emango da.

Ikastaroaren helburuak honakoak izango dira: Eduardo Chillidaren irudia ezagutzea eta haren obraren eta pentsamenduaren ikerketan sakontzea.

Formakuntza azaroaren 14aren eta abenduaren 19aren artean emango da eta asteko saio bateko maiztasuna izango du, bi orduko 6 saioekin. Horretaz gain, ikastaroak hainbat baliabide jarriko ditu ikasleen eskura: irakurgaiak, ikus-entzunezkoak, adibideak…

Ikastaroa UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Ikastaroaren kolaboratzaileak Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta Chillida Leku ditugu.

Formakuntza hau guztiz online eta doakoa da eta euskaraz emango da. Ikastaroan parte hartzeko, nahitaezkoa da aurretik izena ematea, formakuntzaren webgunean aurkitzen den formularioa betez: chillida.asmoz.org/eu/izen-ematea

Informazio gehiago: chillida.asmoz.org/eu/hasiera

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Chillida Lekuren kolaborazioarekin, guztiz euskaraz eta doan eskainiko den Chillidari buruzko ikastaroaren 2. edizioa antolatu du azaroaren 14rako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude