Ume zaurgarrien banaketa: kontraesanak agerian
Ume zaurgarrien banaketa: kontraesanak agerian –
EAEko hezkuntza sisteman dagoen ikasleen banaketa desorekatua ez da eskola-segregazioaren jatorria, bere ondorioa baizik. Beraz, alferrik da saiatzea arazoa konpontzen horretan eraginez, egoera hori sortu duen iturrira jo gabe. Egun hauetan matrikulazioaren inguruan izandako gorabeherak adierazgarriak dira.
Eskola-segregazoia urteetako hezkuntza politiken emaitza da:
1-Konzertazio erabatekoa eman zaio irakaskuntza pribatuari etapa guztietan (orain 2 urtetik 18ra) legeak markatzen duenaren gainetik (horretarako diru gehien bideratzen duen erkidegoa gara).
2-Matrikulaziorako hezkuntza planifikazioak onartu egiten du urtero ikastetxe kontzertatuen plazen gain-eskaintza, eskola publikoan nahikorik egon arren (adibide bat: Zarautzen 154 umeentzat, eskola publikoak 72 plaza eskaini duen bitartean, herriko pribatuen eskaintza 172koa izan da, eskaera osoa jasotzeko modukoa! ).
3-Ikastetxeek kobratzen dituzten kuota ekonomikoek baimenduak izaten jarraitzen dute, legez kanpokoak izan arren.
4- Konzertatzea eskatu duten ikastetxe pribatu guzti-guztiek baiezkoa jaso dute, haien ezaugarriak edozein izanda ere.
Laburtuz, Administrazioak urteak daramatza “zelaia” libre uzten, neurririk hartu gabe, beste aldera begiratzen, kontzienteki politika liberalak erabiliz, alegia. Hamarkadak daramatzagu plazen eskaintza eta irakaskuntza osoa merkatuko logika hutsaren arabera utzita, irakaskuntza pribatuari bere zabalkunderako bideak errazten eta, ondorioz, segregazioa sortzen. Ez da kasualitatea, ez da konplexua.
Horren aurrean edo kontran, familia ahulenen umeak banatzea alferrikako neurria da, hutsaren hurrengoa. Desberdinen arteko bizikidetzaren alde jokatuko bada, egoera zaurgarrian ez dauden ikasleen banaketa ere gauzatu beharko litzateke. Ikasle zaurgarriak banatzea, eta ez ikasle guztiak, eraginkorra ez izateaz gain, neurri diskriminatzailea da, desberdintasunak sortzen ditu eta estigmatizatzeko arriskua dakar, ikasle horiek merkantzia bihurtuta. Eskola publikoan ez dago inor soberan, ez dugu umerik banatu nahi, guztiak eskolatu nahi ditugu.
Sintoma ez da konpontzen jatorrira jo gabe. Hala adierazi genuen joan den otsailean Bilbon eman genuen prentsaurrekoan: “Benetan sinistuko balute eskola publikoak lehentasuna behar duela, ikasleen onarpena zonaldeko, auzoko edo herriko eskaintza publikoak egiten duen gelen arabera egin beharko litzateke, eskola-plazen eskaintzaren planifikazio arrazionalaren ondorio logiko gisa hezkuntza-itunak pixkanaka murriztuz, eskolatze orekatua lortuz eta ume guztien eskubideak bermatuz”. Planifikazio justua eta diru publikoaren erabilera arrazionalagoa behar ditugu.
Eskola-segregazioa ez da hobetuko ikasle zaurgarrien banaketarekin, are gutxiago eskola publikoari umeak kendu eta beste sarera bideratuz. Kontua ez da mota bateko ikasleak banatzea, baizik eta eskola publikoen sare orekatu eta indartsu bat eraikitzea. Eskola publikoa sendotzea eta lehenestea, plaza publikoak edonon bermatzea eta, eskaintza hori nahikoa den tokietan, lerro pribatuak ez ituntzea baino ez dira izango eskola-segregazioaren eta injustizia sozialaren aurkako arma eraginkorrak.
Lidon Gasull Catalunyako AFFACen (guraso elkarteen) Federazioaren zuzendariak hauxe esan zuen orain dela gutxi egin zigun bisitan: Ume guztien banaketa aleatorioa eta zentralizatua egin behar da, bakar batzuk banatuak izan ez daitezen. Eta hiru neurri proposatzen ditu: 1-Eskola-plazen eskaintza mugatzea irakaskuntza pribatu-kontzertatuaren gain-eskaintza debekatuz. 2- Ahalik eta gehien mugatzea familiek ikastetxea aukeratzeko duten ustezko eskubidea. 3- Eskola publikoa erabat dohainik izatea.
Guk ere horrela uste dugu.
.
José Manuel Martínez Fernández
Eli Lamarka Iturbe
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO TOPAGUNEko partaideak
Ume zaurgarrien banaketa: kontraesanak agerian
Zuen proiektu estatalista globalizatzaile honi kiratsa dario. Euskal estatu propioa ez daukagun bitartean, gure herri etorkizuna (hezkuntza, alegia) aldiko instituzioen menpe uztea arrisku handiegia litzateke.
Euskal Herriko ikastoletaz HARRO!!!!
Zergatik ez duzue hain zuriak izateari utzi eta sinatzen duzue:
ESPAINIAR ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO
https://www.berria.eus/paperekoa/2084/020/002/2022-09-22/ni-ere-ikastolaren-alde-nintzen.htm
Guk ondo dakigu nola sinatu behar dugun. Badakigu nortzuk garen eta nondik gatozen. Eta haur guztiak euskalduntzeko lan handia egiten jarraitzen duten IKASTOLA PUBLIKOekiko errespetu pixka bat.
“Zuen proiektu estatalista”… Informatu pixka bat Hegoaldeko hezkuntzak nola funtzionatzen duen. Irakurri, informatu, bestela barregarri geratuko zara.
“Hegoaldeko hezkuntzaaaa”? Zer deabru da hori…? Informatu beharra dago, bai… Gauza batzu agerikoak dira: Iparraldeko ikastoletatik atera gazteek, agerraldiak egin ohi dituzte baxoa Euskaraz egin ahal izateko. Hegoaldeko gazteek, ieskoletatik mzein ikastoletatik ateratakoek… beharbada Gaztelaniaz egiteko eskaria eginen lukete…
Partaideko ikastolak, estatu espainola gainditzeko sortuak izan omen zirenak, baina urtez urte Espainiako dirua eskatzen eta onartzen dutela. Partaidekoak eta Kristau Eskola. (Ikastola gehienak ez dira pribatuak, ez ahaztu).
Zirt zart, eskola euskaldun publiko bat! Osasuna eta Hezkuntza Publikoa. GUZTIENTZAKO. Euskalduna, denona eta denontzat. Zuek jakingo duzue barrikadaren zein aldetan jarriko zareten. Zerbitzu publiko unibertsalen alde edo elite pribatizatzaileen alde.
Ikastola guztiak pribatuak dira. Eta zer? Buesa saiatu zen ikastolen sarea desegiten. Zergatik? Erdaldun amorratua zelako eta sozialista espainiarra, ez espainiar sozialista. Euskal eskola, ederki, bikain. Non dago hori?
Mugagabea, erlatiboa. Estatuak emandako dirutza? Euskaldun jantzi batek, erakundeak eta herria ezagutzen duENAK ez ditzake halako babukeriak esan .
Urkulluren eskola autonomiko espainolak orain publiko, unibertsal eta komunistak omen. Bildukoak galduak daude, inork emango die ipar orratzik? Beno, eta mapa bat, beren etxeko helbidea, gurasoen telefonoa… izena ere oroitu beharko zaie alzheimer duten hauei?
Egunez Elbira Zipitria oroitzen, gauez ikastolak egurtzen. Baina ze jendek bozka ditzake hauek??
Zaila da prozesu osoa adieraztea, baina oinarria ez da zaurgarri diren familiak banatzea, behin matrikulatu ondoren eta ikastetxe bakoitzeko matrikula kopuruak finkatu ondoren FAMILIA GUZTIAK banatzea baizik. Beraz, ez dut ulertzen kritika, Beste gauza da nola egiten den hori, nola banatzen diren familia zaurgarriak eta ez zaurgarriak, nola bidaltzen diren ikastetxe batera edo bestera, …. Hori guztia ez da pblikoa egin eta krtikak merezi ditu, baian idatziaren oinarria ez dut ulertzen, faltsoa delako