Udarako proposamen bat

Udarako proposamen batUda ate joka dugu Euskal Herrian eta horrekin batera  urteeroko “iraultza txikia” dator. Praka luzeetatik praka motzetara aldatzen dugu eta emakumeek gonetara. Urtean zehar hutsik dauden hondartzak gizon eta emakumeez betetzen dira, zeintzuk zuritik gorrira azalberritzen diren, gerora beltz bilakatzeko. Ordutegiak ere aldatzen dira eta lanean daudenak uda ordutegia dastatzen dute arrastiak disfrutatzen dituzten artean. Praktiketan daudenak, morroi ordutegiak pairatzen dituzte, ordea, eta ez dute eguzkia apenas ikusiko hurrengo hiru hilabeteetan, beraz urtarrilean bezain zuri hartuko dute udazkena. Herriko jaiak ere badatoz eta haiekin batera herriko txosnak eta txosnetako “ligoteo sanoa”. Egunkariak mehetzen dira, albisterik omen ez dagoelako, edota ez gaituztelako betiko kontuekin aspertu nahi, eta zenbait hedabidetan bestelako sorkuntzari, hau da, albisteak asmatzearekin zerikusirik ez duen asmakuntzari, bide ematen zaio. Beraz, neure proposamena ez da batere orijinala izango, izan ere, beste askok bezala, “ezohiko asmakuntzari” ekingo diot hurrengo asteburutik irailaren 14ra arte, iganderoko zutabe hau ipuin bilduma bihurtuz; ipuin bilduma edo dena-delako hori, bestelakorik ere sartzea aurreikusita baitut. Askotan aitortu dut idazle frustratua naizela eta, aukera hau baliatuz, neure buruhauste eta fantasiekin zuok entretenitzen saiatuko naiz. Beraz, gaur zortziko zutabera gonbidatzen zaituztet neure lehen istoritxoa irakur dezazuen eta zuen iritzia eman diezadazuen. Ea gustuko duzuen.

Presencia Vasca saiorako egindako zutabea

Udarako proposamen bat

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.