Udal hizkuntza-politiken 2. neurketaren aurkezpena

Hemen duzue laburpen bideoa, goizeko agerraldia eta Aquariumean egindako aurkezpen-ekitaldiaren irudiak ere.

Bigarren neurketak aurkeztu dituzte

Irudia | Bigarren neurketak aurkeztu dituzte | Google | LGPL

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.

4 pentsamendu “Udal hizkuntza-politiken 2. neurketaren aurkezpena”-ri buruz

  • […] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Errota. Errota said: RT @zuzeu: Udal hizkuntza-politiken 2. neurketaren aurkezpena: https://zuzeu.eus/?p=21447 […]

  • Nik uste Kontseiluak neurketa honekin egin duena ere “nahaspila” izan dela. 113 herritako neurketak egin badituzte, zergatik eman dituzte 66tako datuak bakarrik? Gutxienez 66 horietan 2006ko datuekin alderatu izan balituzte datuak, baina hori ere ez!

    Laster jarriko direla guztiak, webgunea eta nahi dutena, baina zerrendan agertzen ez diren herri askotan haserre dago jendea, eta agertu diren batzuetan oker interpretatu dute, adibidez Orion Karkara.com-en:
    “Neurketa berri horretan 113 herritako hizkuntza-politikak aztertu dituzte eta Orio bigarren postuan ageri da”.

  • Kontseiluak 2006an 66 udalen hizkuntza-politikaren azterketa egin zuen. Hortaz, ondorio konparatiboak ateratzeko 66 horiek hartu ditu kontuan 2010ean ere, bestela egitea informazioa desitxuratzea izango litzateke. Orain aurkeztu den lana, hori izan da, hain zuzen ere, ziklo politiko bat amaituta, politika horiek eman dutena aztertu da eta bi neurketetan jasotako datuak alderatu dira.
    66 herri horietaz aparte, beste 47 ere aztertu dira 2010ean. Ezin dira hauen dauen arteko alderaketarik egin, lehen aldiz neurtu direlako.

    Zerrenda osoa egun hauetan egingo da publiko, baina zerrendetatik harago, garrantzitsuena ateratako ondorio nagusiak dira: lau urtetan, ez da behar adinako aurrera pausorik eman arlo honetan eta lau urte horiek galdu ditu euskararen normalizazioak, ez dago irizpiderik alderdietan hizkuntza-politikak garatzeko garaian…

    http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=341&lang=eu

  • Zentzuzkoa dirudi alderaketa egiteak, baina zergatik ez duzue 2006ko datuen zutabea bestearen ondoan jarri? Nik uste azterketa honen balioa herri bakoitzaren bilakaeran dagoela, eta arloetan egiten diren balorazio kualitatiboetan.
    Alferrik da komaren atzean 4 dezimal jarrita, mamia ondo landu ez bada. Esan didate azterketa honek “papereko hizkuntza politika” aztertzen duela gehienbat. Euskararen ordenantza badaukazu? Bai. X puntu. Berdin da aplikatzen den ala ez.
    Rankinak morboa eragiten du, bertsoetan txapelketek bezala, baina ondo egiten ez bada…