[U30 GREBA] Atzoko egunaren balorazioa

[U30 GREBA] Atzoko egunaren balorazioa –

STEILAS, LAB, CCOO eta ELA sindikatuok atzoko greba egunaren inguruan plazaratu dugun balorazioa.

[U30 GREBA] Atzoko egunaren balorazioaAtzo, urtarrilak 30, Hezkuntza Publikoko irakasleon lan baldintzak hobetzeko neurriak aldarrikatzera atera ginen kalera. Ikasturte honetako hirugarren greba deialdia izan da, aldarrikapen hauekin deitzen dugun laugarrena, eta beste behin ere erantzun bikaina eman genuen. Hezkuntza Departamentuari argi adierazi genion Gobernu honen politikek ez dituztela Hezkuntza Publikoaren beharrak asetzen.

Erronka handia genuen aurretik. Hiru sindikatu falta genituen atzokoan, baina hala ere, kaleak betetzea lortu genuen eta harro esan dezakegu aurreko bi deialdien pare ibili ginela. Zorionak eta eskerrak beraz atzoko egunarekin bat egin zenuten guztioi.

Gimeno kontseilariari dagokio orain bere menpe gauden langile eta ikasleen baldintzak hobetzeko negoziazioa berriz irekitzea. Gure hezkuntza sistema hobetzeko duen ardura hitzetatik ekintzetara eramatea, inolako mehatxu eta inposiziorik gabe, jarrera irekia erakutsiz eta umiltasunez.

Aldi berean, guri, irakasleon ordezkarioi dagokigu Departamentuak eman ditzakeen pausoekin tentuz jokatzea, adi egotea. Hala nola, etor daitezkeen proposamenak ongi aztertzea, atzerapausorik ez onartzea eta kalitaterantz bidea egitea.

Dena den, itunaz haratago, negoziazioa behartzeko ahaleginak eginen ditugu, duela bi urte hasitako aldarrikapenak itun posible honen gainetik baitaude. Hiru sindikatuk gutxiengoan sinatutako akordio hura eskasa izateaz gain arriskutsua ere bada. Atzokoan irakaslegoak argi erakutsi zuen horrelako akordiorik ez duela onartzen.

Presioa egiten jarraituko dugu eta aurrerantzean emanen ditugun pausoak zuekin partekatzeko konpromisoa hartzen dugu, orain arte bezala.

Gora irakasleon borroka!

[U30 GREBA] Atzoko egunaren balorazioa

Sindikatu Independentista, Sozialista eta Feminista

Elkartasuna, eraldaketa eta justizia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude