Txistualdia laburtzeko estrategia
Txistualdia laburtzeko estrategia
Inoiz baino laburragoa izan zen atzokoan Espainiako ereserkia. 33 segundu soilik, zehatz mehatz.
Iraupena ez da despiste baten ondorio izan, ACBko komunikazio arduradunaren arabera, errege-etxeak hala eskatuta jarri baitzuten bertsio motzagoa.
Hain zuzen ere, Espainiako Errege-erreginak Bizkaia Arenan sartzean zaletuen gehiengoa txistuka hasi zen eta ereserkiarekin batera protesta areagotu egin zen. Bertsio laburra protestak lehenago isilarazteko izan zen, beraz.
Iazko maiatzean futboleko Errege Kopako finalean ere txistuen artean hartu zituzten Juan Carlos Borboikoa eta haren emaztea. Orduko hartan TVEk Bilborekin eta Bartzelonarekin konexioa egin zuen, estadioan jazotzen ari zena ezkutatzeko.
Oraingoan estrategia burutsuagoa izan da, baina hala ere ez dute lortu txistualdia isilaraztea.