Txinparta prozesua>>> EUSKAL HERRIKO FILOSOFIA ZALEEN SAREA sortzeko autoeratze prozesua
Txinparta prozesua>>> EUSKAL HERRIKO FILOSOFIA ZALEEN SAREA sortzeko autoeratze prozesua –
txinpartafilosofia.wordpress.com
Gaur, 2025eko martxoak 21ean, Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat aurkeztu nahiko genizueke: Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eta bera martxan jartzeko, gaurtik aurrera eta urte betez, luzatuko den autoeratze prozesua, Txinparta izenekoa.
Txinparta prozesua «Euskal Herriko filosofia zaleen sarea» sortzeko autoeratze prozesua da. Sarearen ideia, Agora filosofia elkarteak antolatzen duen Pentsatu! Jaialdian sortu zen, 2024ko azaroak 22an. Egitasmo hori garatzeko, bilera publiko bat deitu izan zen 2025eko otsailak 6an, eta bertan sarearen ideiarekin aurrera egiteko talde bultzatzailea osatu zen. Taldetxo horren bigarren bileran, Filosofia zaleen sarea sortzeko prozesu publiko eta parte-hartzailea martxan jartzea erabaki zen. Zergatik prozesu publiko eta parte-hartzailea sare hau eratzeko? Zergatik Txinparta?
Euskal Herriko filosofia zaleen sarea espazio irekia, zabala eta herritar bezala proposatzen da, filosofia jendartearen eremu guztietara zabaldu ahal izateko. Hortaz, sortze prozesua publiko eta parte-hartzailea izatea garrantzitsua ikusi zen, nahi duen pertsona bere ekarpena egin ahal izateko. Filosofiarekin lotzen den espazio-ekimen herritar hau pizteko, hasierako txinparta ezinbestekoa da, eta prozesua hasierako txinparta hori emateko proposatzen da
Txinparta prozesua, 2025ko Udaberriaren hasierarekin batera martxan jarri da poliki-poliki, emeki eta goxo-goxo, lehenengo zabaltze lanak egiten hasteko, elkarrekin eta auzolanean SAREA josten hasteko. Urte beteko prozesua izango da, eta zabaltze eta hedatze dinamika progresiboa garatzea da asmoa.
Udaberrian zehar, aurkezpen dinamika jarriko dugu, harreman pertsonalak garatzeko eta eragileekin harremantzeko ere bai. Maiatzak 22an, hiriburuetan bilkura ireki eta deszentralizatuak egiteko asmoa dugu informazioa zabaltzeko eta ekarpenak jasotzeko.
Autoeratze prozesuaren logika irekia, parte-hartzailea eta koordinatua, eta web orrian material sorta eskura jarri dugu nahi duen pertsonak Sarearen hedatze lan eta harremanekin laguntzeko. Era berean, web-ean bertan sarekidea egiteko izena eman daiteke. Animo, goxatu bidea, zabaldu ideia eta josi sarea!
txinpartafilosofia.wordpress.com
EUSKAL HERRIKO FILOSOFIA ZALEEN SAREA sortzeko autoeratze prozesua
Ekimen beharrezkoa