Txillardegi Jardunaldiak

asistentzia-baieztatu

Kontseiluak eta Batzen-ek Txillardegi jardunaldiak antolatu dituzte honek euskararen normalizazioari egindako ekarpena ardatz hartuta. izan ere, Txillardegiri gorazarre egiteko modurik onena, bere ideiak, bere ekarpenak, lau haizetara zabaldu eta horietan sakontzea dela uste dugu.

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.