Txikiñenen alde Herrixa Dantzan Jarrikou! 2022ko Aretxabaletako merkatarien gabonetako spota
Aretxabaletako Aretxarte merkatari elkartea 1991 urtean sortu zen herriko merkatarien interesak defendatzeko, udalerria dinamizatzeko eta sustatzeko, sektorea profesionalizatzeko eta elkartekideak ordezkatzeko. Urteroko spota edo iragarkia Aretxarte merkatari elkarteak, AZ Visual Media enpresak eta Aretxabaletako udalak elkarlanean egiten dute. Publikatu berri duten aurtengo gabonetako spota hemen, TXIKIÑENEN ALDE #HerrixaDantzanJarrikou!… Berriz, eta 2017tik bezalaxe, Kepa Errasti aktorearen eskutik, herrixa dantzan jarrikou… Errealizadoreak AZ Visualeko Mikel Alberdi eta Ibai Zangitu izan dira.