Txikigintzarako marketina
Txikigintzarako marketina
Euskal Herria oso goian egongo da oraindik, mundu mailan, manifestazio kopuru gehien antolatzen dituzten herrien rankinean. Zorionez eta zoritxarrez.
Orain, ordea, dela erosoagoak bihurtzen ari garelako, dela manifestazioak eraginkortasuna galtzen ari direlako, dela umorea hobetzen ari zaigulako, dela komunikazioaren gizartean bizi garelako, edo dena delakoagatik, gero eta irudimentsuago jokatzen hasi gara aldarrikapen eta komunikazio kontuetan, zorionez.
Adibide esanguratsua ikusi dut gaur bertan:
Joxerra Garziak “Ez merkeenak! Bai onenak!” liburuaren hitzaurrean idatzi zuenez: kultur eta gizarte erakunde alternatiboak ere aspaldi jabetu dira komunikazio eraginkorrak (marketinaren eta publizitatearen irizpideen araberakoak, alegia) duen garrantziaz.
Ikusmena larriki kaltetutako Barakaldoko euskaldunek egin zuten agerraldi irudimentsu hartaz gogoratzen naiz. Edo, nola ez, Munduko Atletismo Txapelketako “giraldilla” haietaz.
Orain gutxi ere adibide harrigarri hau ikusi dut.
Gaia interesgarri zaion edonori, orain hiru urte idatzi nuen artikulu hau eskainiko nioke: Marketing eredu berriak txikigintzarako. Gaurkotasuna irabazi duelakoan.
Pozten naiz egin dugun bideoa zure marketin esanguratsuetako batean sartu duzulako. Baina badakizu emaitzak direla inportanteak. Ea zenbat jendek ikusten duen eta batez ere ea lortzen dugun txosnei eta txosnatarrei tratu duina ematea.
Ni naiz berriz. Esateko youtubera igotako bideoa 2000 lagunek ikusi dutela dagoeneko astebete baino gutxiagoan. Asko da, gutxi da? Auskalo. Kontua da herrian bolo-bolo ibili dela bideoarena eta inportanteena ostiraleko batzarrera 90 lagun hurbildu ginela. Zerbaitean behintzat funtzionatu du bideoak…
[…] Gai honekin harreman zuzena duten bi artikulu: . maniFESTA. . Txikigintzarako marketina. […]