Txanpon baten truke…
Bada, 2.000 euro hartu nituen Kutxan kanbietarako. Horixe da eginbehar txiki bat, txosnarako behar izaten duguna. Txosna irekitzeko orduan, baina, lanean nengoen ni, eta kotxean diru guztia. Txosnako lagun batzuk etorri ziren lantokira txanponen bila, eta industrialdean, tailerren atzean, han aparkatu zuten kotxea, nirearen aurrean. Kotxean nituen zain lagunak bulegotik jeitsi nintzenerako.
Maleteroa ireki eta txanponez betetako paketeak ateratzen hasi nintzen. 2.000 euro txanponetan lurrean nituenean, orduan agertu ziren Ertzainak, bi kotxeen erdi-erdira, eta begira geratu. Imaginatu panorama. Bi auto, eta erdian ni, diruz betetako zorro guztiekin. Industrialde baten, tailer guztien atzean, mendiaren itzaletan dagoen txoko baten. Eta bi Ertzain niri begira.
Zenbat istorio kontatzen zituen gizon harrigarriak txanpon baten truke?