Txakurrak ditugu emateko
Hondarribiko golfetik deitu zioten, zulo batean bi zakurkume zeudela eta. Lehengo asteazkenean izan zen hori. Eta Maria Isabelek bihozgabeak munduan ugari direla deliberatu zuen, bi txakur eder haiek era hartan utzeko.
Geure begiz ikusi ditugu eta bikainak dira biak ala biak, hiru hilabete inguruko bi eme. Ederrak, argiak, adeitsuak… Setter eta pointer arteko gurutzaketa dirudite. Ehiza txakur horietakoak, nolanahi ere.
Panyk mutur zuri-grisaska du eta Txispak, ostera, beltzagoa.
Inork nahi balitu, honaxe jo abisu, telefono bat utziz.
Txakurrak eraman dituzte. Eskerrik asko.