Troll matxisten zilegitasunaz
Kataluniako hauteskundeak bete dituzte gaurko azalak. Asko izango dira hautestontziak hizpide euren zutabe eta iritziak plazaratuko dituztenak nik baino balorazio eta uste jantziagoekin. Hori dela eta, azken aldian barrenak mugitu dizkidan beste gai bati helduko diot, ahal bada beldurrik gabe.
Ziurki gaurkoan ere iruzkin desatsegin bat baino gehiago jasoko ditu post honek lehen lerroetatik argi lagatzera bait nator artikulua FEMINISMOAZ doala.
Bixenta Goikoetxeak (Feminismoa babesteko gizonezkoek egin ditzaketen 20 gauza) eta Peru Iparragirrek (Isiltzen ikasi, entzuten hasi) irekitako bideari tira egin eta mezu argi bat bidali nahi nieke troll matxistei, bai, zuei: feminismotik edo feminismoari buruz idatziko edozein postetan –etxe honetan zein besteetan– iruzkin zentzugabe, iraingarri eta mingarriak uzten dituzuen horiei.
Adierazpen askatasunaren defendatzaile sutsua nauzue noski, nork bere iritzia plazaratzea zilegi behar luke, nahiz eta, ez dakidan edozer entzuteak libre behar lukeen izan. Interneteko nolabaiteko askatasun eskubideak bermatuta denboraren poderioz “troll” bezala ezagutzen ditugun horiek gero eta espazio handiagoa hartu dute: “Honek bidea libre utzi die gainerako pertsonei pentsatzen dutenagatik, euren ideiengatik zein bizitako esperientziengatik hitzez erasotzeko”, honela jasotzen du Washintong Posteko Ellen Paoren iritzi artikuluak.
Maiz ez da erreza askatasunaren lerroa noiz gainditzen den ikustea eta iritzia ematearen eta edozer esatea libre izatearen arteko oreka topatzea, ziurki, egun horretan lanean dihardute webgune batek baino gehiagok. Gainera, iruzkingile hauek bereziki gogor jokatzen dute azken aldiotan feminismoaz idazten duen edozeinen aurka. Horregatik, trolei aurre egiteko Paok bere artikuluan jasotako gomendio bat ekarri dut Zuzeu-ra: jazarpen mezuei aurre egiteko ezinbestekoa da artikuluan iruzkinak idaztea; testuinguruan kokatuak, positiboak eta ondo idatziak. Horrela, jazarpenak bigarren mailan laga eta benetan baliogarriak izan daitezkeen eztabaidak sustatzeko.
Feminismoaz idazten dugun bakoitzean horrelako iruzkinak irakurri beharrak morala ahuldu eta nekatu egiten du, hala azaltzen du Michelle Goldbergek hedabide berean. Hark jasotzen duenez, emakume gazte askok muzin egiten diote feminismoaz idazteari jazarpenen beldurrez, eta maiz, izengoitiak erabiltzen dituzte halakoetarako.
Izan ere, ezin nekagarriagoa da gustuko artikulu bat irakurri eta bukaeran inongo fundamenturik gabeko iruzkin iraingarriak irakurri behar izatea. Beraz, euskal komunitateari dei egiten diot, hemendik hasi eta gainerako atarietaraino, troll matxisten ahotsak indargabetzeko; inongo oinarri akademiko, historiko, mediatiko eta pertsonalik gabeko testuei entzungor egiteko. Aske gara edozer esateko, baina ez nago prest edozer irakurtzeko.
Feminismoaren aurka bazaude troll bat zara ala? Onyarbiko ala Iruneko emakumeok troll gara zure ustez? Debaterako joko nahiko itxusia iruditzen zait ezta? Argumentuak eman aurretik aurrean daukazuna iraintzea penagarria da.
Nik Zuzeu aspaldidanik irakurtzen det. Troll inor bada feminaziak zerate! Zenbat artikulo daude feminismoari buruz? Matxismoari buruz baino askoz geyo, beraz zuek bai troll.
Feminaziek ordea Gasteizko txosnetan dozenaka pertsona jipoitu eta abertzale bat ospitalera bidali, eta ez zaizue ezer gertatzen. Go gurrrrl!!
Noski, hori ez da trolleoa. Hori terrorismo hutsa da.
Hemen erasoa:
https://instagram.com/p/6IsULoiQPk/
Jipoitu egiten gaituzte eta guk ezin dugu ezta protestatu ere? Zer faxismo mota da hau?
Batzuek idazten dituzten iruzkin “bortizen” alde ez egonda bi gauzatxo idatzi nahiko nitun.
Zuzeuen ez dira kontrako mezu gogorrak plazarazten feminizmoaz ari garenean soilik, gai askotan pizten dira eztabaida sutsuak ta askotan Feminismoari buruz dihoazten artikuluaetan bezain beste edo gehio.
Beldurrarena, kontrako iruzkin “bortizak” jasotzen dituzten beste guztiak ere beldurra izan behar omen dute? Edo bakarrik emakumeak?
Ta zuen alde idatzi dituzten gizonak? Beldurra izan behar dute edo bakarrik zuek?
Ez dut izena gogoratzen baina duela hilabete bat, Zuzeun artikuluak idazten dituen mutil batek, kexuka zebilen jaso zitun erantzunengatik.
Milaka pertsona irakurtzen dute Zuzeuk ta gehio ez idaztea pentsatzen ari zela zioen bi iruzkin kritikoengatik.
Ta? Ze kritikak baditu? Hori erran nahi du jendea irakurri duela, ta milakatik 2 kontra iruzkinatzen dutelako denak kontra ditu?
Idazten dezutenean denari amen esan behar zaizue? Zuek nahi duzuen antzera kritikatu daiteke bakarrik?
Ba horrelako eztabaidak dira jendea aldizkari batzuk irakurtzera eramaten duena, ze alabantzazko iruzkinak bakarrik idazteko nahiko aspergarria litzateke.
Zuzeuk sortzen diren eztabaidrik gabe, ustet (ustea da), jende gutxiago irakurriko zula.
Ta bai, kontraargumentatuz ustet gehio lortuko zenuketela, baina beno bakoitzak jakingo du.
Arrazoi duzu, Sugar, eztabaida beharrezkoa da; ikasteko, kontrastatzeko… euskararentzat ezinbestekoa eta baita webgunearen trafikoarentzat ere.
ARGIAn inon baino zentsura handiagoa aplikatzen dute. Oso trafiko eskasa du, baina hori berdin die, diru-laguntzak dituzten bitartean behintzat.
Immigrazioaren gaiarekin gauza bera gertatzen da; ez dute debaterik nahi, argumentu eskasak edo hutsalak dituztelako.
Feminazismoaren adibide bat da artikulu hau. Zentsura eta errepresioa eskatzen ditu, kasu honetan Zuzeukoei, bere gustoko iruzkinak idazten dituztenentzat. Hortaz gain, irainak botatzen ditu iruzkinak (bere gustoko ez direnak) idazten dituztenei.
Oso oker ez banago artikulu honk ez du zentsura eskatzen, “trol”en iritziaren aurkakoak direnek ere eztabaidan parte hartzea baizik, isilik geratu ohi baitira.
“Beraz, euskal komunitateari dei egiten diot, hemendik hasi eta gainerako atarietaraino, troll matxisten ahotsak indargabetzeko; inongo oinarri akademiko, historiko, mediatiko eta pertsonalik gabeko testuei entzungor egiteko.”
Itzela benetan, “nivelazo”. Jakin daiteke non dagoen zure oinari akademiko, historiko, mediatiko eta pertsonala artikulu honetan?
“Beraz, euskal komunitateari dei egiten diot” diozunean Ritt der Walküren fondoan entzuten eta pulpito batean ikusten zaitut. “HAIENGANA FEMINISTOK! EHIZATU ITZAZUE! EZ DUTE GURE DOGMA JARRAITZEN ERRE ITZAZUE!” PAN PAN PAPAPA PAN PAN PAPAPA PAN PAN PAPAPAPAAAAAA!!!!! A zer fantasia sadistikoak, misandriaz pozoiturik.
Aurtengoa euskal herrian, feminismoarekin, nahikoa eduki dugu. Unibersitateetan ere ostiaka ibili dira zenbaitetan.
Garai batean manipulatu gintuzten euskara kulturarako balio ez zuela esanez, herri atzeratua ginela.
Gero federalismoarekin independentzia lortuko genuela.
Gero maila baxuko konflikto batek eragindako presioa konpontzeko negoziazio faltxuekin (harritzen nau garai hartan ETAkideek benentan sinesten zutela negoziazioetan hitzartua beteko zuela Espainiar Estatuak).
Orain independentismoak bide sozial eta masa mugimenduen bidez irabazi nahi duela, masa mugimenduak iraultzarako behar duen izpiritu indartsu eta masiboa oztopatu dute.
Lehenik eta behin dagoeneko ezker abertzalea mugimendu oligarkikoa delako, “la vieja guardia”, kazetariek eta unibertsitate irakasleek soilik egin dezakete zer edo zer ezker abertzalean. Gainontzkeo populazioari ez digute aukerarik eskaintzen. Hemen aktore bakarrak diputatuak, Brian Currin eta Garako kazetariak dira. Gainontzekook esperoan gaude. Horrela ezin da mugimendu masiborik sortu.
Noski, birgenerazio ideologiko batek emango luke inpultsoa. Baina nolabait españar eta frantziar estatuak arduratzen ari dira mugimendua kastratzea. Batetik ideologia berririk ez eraikitzeaz, nabarzaletasuna kriminalizatuz ezker abertzalearen barruan esaterako. Oraindik sozialismoa gora, feminismoa gora, AHT behera eta zaborra, zabor asko.
Eta gero mugimendu iraultzaile batek behar duen izpiritu, sinbologia eta estetika indartsua eliminatuz feminismoarekin. Benetan uste duzue gizonak bazter batean ezkutatuta, inhibiturik, lotsatuta, emakumeei obeditzen (“Isiltzen ikasi, entzuten hasi” artikuloa?), askapen mugimendu batek indarra izan dezakenik? Ikusi katalunia esaterako. Mugimendu kastratuak (CUP edo Potemos) marginatuak izan dira.
Federico Krutwig bizirik balego ez litzateke haserretuko. Txupa eta betaurreko beltzak jarri, tupea engominatu, Cadillakean igo eta putoamo/jainko baten modura sentituko litzateke, ikusita duela 55 urte asmatu zuela zer dinamika hartuko zuen gure herriak. Horren aurreikusgarriak gara euskaldunak?
Feminismoa ahultasuna dakar betidanik abertzale erradikala izendatutako alderdiari, lehen kale borroka zuten oinarri eta orain transpoteoak.
Lehen: http://spe.fotolog.com/photo/46/42/39/7ak_bat/1225045790279_f.jpg
Orain: http://topatu.info/wp-content/uploads/2015/06/ekainak28_2015_ernai.jpg
Hegok ipinitako kartela txunditu egin nau!! Herri honek ez daukanez borroka garrantzitsu ezta premiazko arazorik… zein da ezker abertzalean nahasten dabilena Josebe Iturrioz edo bete moduko artistan bat.
Zenbait dira. Orokorrean EITBko friki, EHUko irakasle pribilegiatu eta Aralarreko militanteak dira. Jende oso fidagarria ikusten duzunez, zeintzuak EHBilduren arrakastaren aurretik ezkutatuak zeuden. Infiltratuak alegia.
Ah, eta hauen laguntxoak diren ustezko idazleak.
Sartzen naizen euskarazko hedabide bakoitzean, hor daude! Ikusten dut Zuzeu ere josita dagoela. Nor ordaindua eta antolatua da independentismoa suntsitzen ari den fenomeno hau? Interesgarria litzateke kazetari edo ikerlariren batek hau argitzea.
Malen, duela aste batzuk aluzinatuta irakurri nituen zuk eta lagunek Markel Olanoren kontra botatakoak Hondarribiko alarde zela eta. Plastko beltzarena benetan iraingarria zen (eta nire ustez ez oso bidezkoa).
Orain zu hona agertzeak babesa eskatuz zentsuraren bidez azal gogorra duzula erakusten du. Jarrera heldugabe honek ez dio inolako mesederik egiten inongo borrokari
Gure amonak esaten zigun bezala: “nahi duena esaten duenak nahi ez duena entzun behar izaten du”.
Egurra proxiak eta VPNak duela urte gutxi aurkitu zituzten atzerakoi koldarrei. Egurra matxista modernistei. Gora borroka feminista! Gora iraultza eta mundu hobeak! Irakurri, gaur egungo iruzkin, liburu, egoeraz eta pentsamenduez, amertzale eta nabarzale arkaikoez aspertuta gaude! Nere estekatxoa hamen https://www.facebook.com/Canal2Nicaragua/photos/pcb.10153628544980799/10153628509645799
Beste feminazi bat irainak eta mehatsuak botatzen.
Jazarpen mezuei aurre egiteko ezinbestekoa da artikuluan iruzkinak idaztea; testuinguruan kokatuak, positiboak eta ondo idatziak.
Horrela, jazarpenak bigarren mailan laga eta benetan baliogarriak izan daitezkeen eztabaidak sustatzeko.
Iep! Nik dakidala Malenek ez du zentsurarik eskatu; aitzitik, eta artikuluan beltzez markatuta agertzen denez ez duzue zertan osorik irakurri ere hainbeste amorrarazten zaituzten hori, zera dio, nazioarteko beste esperientzietatik ikasita: mezu positiboak idazteak oreka dezakeela oldarka idazten diren besteen eragina. Trolen arazoa ez baita zurea ez bezalako iritzi bat daukatela eta beren jarrera azaltzen dutela argudioekin, eztabaida serio hartuta, ezpada zure iritziaren aurka nola jotzen duten, zu eta zure lakoak sutara bidaliz hasieratik bertatik, irainka, eta zeure posturari zilegitasuna kentzeko gogoz, baina gehiegi proposatu gabe. Anonimotasunak ere ez dio soberako mesederik egiten trolen argudioei, bide batez esanda.
Nire ekarpen positiboa hemen: gustura irakurri ditut Malenen hau eta artikuluan aipatzen diren beste artikuluak ere, eztabaida-gune seguruagoen bila jarraitzen dugu, baina ez dugu zertan Internet utzi, kikilduta.
Animo eta aurrera!
Ez dago alfonbra pittin bat altxatzea besterik kakazahar guztia agerian gera dadin. Malenek alfonbra altxa digu eta labezomorroak bezala atera dira matxitrollak. Hatzak ilargiari seinalatzen dionean ergelak soilik begiratzen dio hatzari.
Zenbait iruzkin ergelkeriaren cum laudea dira. Spam heteromatxista.
Adierazpen askatasuna zalantzarik gabe, baina multinortasundun trollen etengabeko spamming hau zein punturaino da onargarria?
Zorionak Perutzio, egileak salatzen dituen trollen parera jarri zara iruzkin honekin.
Segi horrela!
Gauza bera pentsatu dut idazterakoan baina zaila egiten zait benetan trollen parean burua hotz edukitzea. Oso kansinoak zarete.
Kontua da trollei jaramonik ez egiteko ohitura ona duen jendeak gutxitan idazten dituela iruzkinak eta geratzen diren iruzkin bakarrak trollenak direla, artikuluaren helburua desbirtualizatuz. Eta trollek arrazoiei erantzuten ez dietenez ba behin baino gehiagotan haien jokoan erortzen naiz eta trollen aurkako lehenbiziko araua ahztu egiten dut: DON’T FEED THE TROLL
Horixe ba, segi alfonbrak altxatzen Malen!
Oso ona Malen! Estrategia bezala interesgarria, inorren ahotsa zapaldu gabe, beste ahotsak ere martxan jartzea betikoek anonimotasunaren indarraz zapal ez gaitzaten. Gustura irakurri dut artikulua eta horrek animatu nau idaztera. Mila esker egiten duzuen lanagatik eta jasotzen dituzuen erasoen aurrean ez kikiltzeagatik.
Iruzkinak irakurrita bi gauza aipatu nahi nituzke. Bata, faborez bost minututxo har ditzala jendeak feminismoa eta hembrismoaren arteko ezberdintasunak aztertu eta terminologia egokiak erabiltzen hasteko.
Eta bestetik, oraindik arritu egiten nau feminismoaren alde gaudenoi zein erraz sartzen gaituzten “feminazi” zakuan gure iritzia indargabetzeko eta gero nola erabiltzen den “abertzale” hitza pertsonari balio gehigarri bat emateko, baita bere abertzaletasunak garrantziarik ez duenean ere “abertzale bat hospitalera bidali zuten” iruzkinean adibidez.
Uste dut ez duzula testua irakurri, bestela konturatuko zinen testuaren izenburuan bertan bi irain bota dituela (troll eta matxista) Zuzeiko iruzkin idazleei.
Ona Malen!
Ni ere ekarpena egiteko prest. Bide batez, Izaro, zure azken puntualizazioa asko gustatu zait.
Ni ere.asko arritu nintzen Bixentaren sarreran nola uler zitezkeen aholkuak zirenak, agindu bezala. “Niri ez dit esango emakume batek zer egin!” Zioen haserre baten batek. Nik bikoteari eskatzen dizkiot mesedeak eta egiten dizkiot mesdeak, elkarrekin antolatzen ditugu egitekoak, eta saiatzen gara oreka bat topatzen. Sexuari begiratu gabe, gizarteak ezarritako rolei jaramonik egin gabe. Gehiago eragiten digute laneko zirkunstantziek, etxetik kanpoko ardura publikoek (sozidadeko direktiban egoteak…), beste ezerk baino. Bixentak aipatzen zuen saiakera ez zen degradazio pertsonal baten eskaera, baizik bikote bizitza batek eskatzen duen enpatia ariketa. Zoriontasuna ere erein beharrekoa delako.
Zuzeu blog hau deskubritu berri eta irakurri ditudan lau artikulutik bi feminaziek idatziak dira. Nundik dator gizonen aurkako gorroto guzti hau? Aioooooooo
Ze ostias da “feminazi”????
Kontzeptu horrek logika denak apurtzen ditu.
Hau da zuen / zure eztabaida gaitasuna?
Zer du feminismoak gizonen kontra? Pribilegioen kontra bai, baina gizonen kontra….
Ikusita zelako troll kuadrila elkartu den artikuluaren bueltan, une aproposa iruditu zait aspaldiko post labur bar errekuperatzeko… Haiek bai trollak!
http://blogak.goiena.eus/ilaket/troll-ak-kontakizun-laburra/
Nere ustez artikulua ez dago gaizki. Bestalde, feminazi terminoa ez dut gustoko baina ulertzen dut kasu batzutan, batzuk hau erabili izana. Nik muturreko feministak esaten diet “fundamentalistak”, adibidez Ziga sutan erre nahi zutenak… A neska naiz, badaude andreTROLLAK?
Orduan, ETAkoak zer ziren “abernaziak”? edo “musulnaziak”, edo “judunaziak”?
Esan nahi dugun hori adierazteko egongo dira ba hitz egokiagoak. Bestela ematen du soilik deskalifikaziora jo nahi dugula.
Ene! cookiak ezabatuta berriro bozkatu daiteke!!! orain ulertzen dut nola zituen sarrera honek 59 haserre aurpegi…jajaja. Hala, orain 60 aurpegi alai ditu.
Ta Ip-arekin ere gauza bera egingo banu administrariak ez luke jakingo erabiltzaile bera naizen ala ez… ummmm. Beno, normalean IP berriak ezartzen dituzten softwareek ez dute herrialdea aukeratzeko posibilitaterik ematen… beraz, antzerako iritzia, orain euskal herritik, orain kanadatik, orain alemaniatik bidaltzen ari badira… logikak esango dit pertsona bera dela… baina auskalo!!!
Feministak uda honetan jotzen, zentsuratzen, iraintzen eta orain hackeatzen? Irakurri duzu ba artikuloa? Nahiko kontradiktorioa zure jokabidea ezta? Euskal gizarteak burua galdu du.
Eneee. Tranpak egiteko erabiltzen duzun sistema agerian uzteagatik hasarratu behar zara ala? Ikusi dut 69an utzi duzula berriro haserre aurpegia… Ointxe zearo umetu zara zu. Antza, modu horretan jokatuta lortu nahi zenuen irakyrleak eta artikulu egileak pentsatzea jende asko dagoela feminismoaren kontra… Baina ez zara konturatzen zure tranpa deskubrituta danok dakigula zer pasatzen den? Benetan ez duzu ezer hoberik egiteko cntr+alt+supr botoiei sakatzen ibili baino? Pena ematen didazu.
Betaurreko dun ile luze eta bere bi lagun katedratikoei…
Oso ongi erakutsi diguzue Tor eta cookieak edo dena delakoak erabiltzen badakizuela, zorionak!eta baita internet ezizenik gabe uzteko zuen abilidadea ere, uaaau!!! Inteligentzia emozional, umiltasun eta elkarbizitza bideoak youtuben noizko?
Ezin duzue bota zaituzteten toki bakoitzeko zentzuraz hizketan egin, zuen iritziak oihartzun handiagoa izan dezan bi milioi erabiltzailez baliaturik gustatzen ez zaizuen artikuluetan bakarrizketan ibiltzen zareten bitartean. Hori ez da iritzi askatasuna. Barkatu, baina hori boikoteaztea eta erreprimitzea da. Hainbeste gustatzen zaizuen hitz horien esanahia aplikatzen duzue gustatzen ez zaizuena irakurzten duzutenan, eta nazka nazka eginda gaude!beraz, mesedez, hemendik aurrera iritzia eman nahi baduzue, bakoitzeko iritzi bakarra izan dadila. Eta arrazoitua bada, agian norbaitek irakurtzea lortuko duzue eta dana…
Pd: eskerrik asko egiten duzuen lan guztiagatik Malen, eta behingoagatik ni bezalako erabiltzaile pasiboei idaztera bultzatzeagatik ere! Animo piloa eta nire babes osoa!oso gustura irakurtzen ditugula zure artikuluak!
Nik uste nuen faxismoa jarrera bati lotzen zitzaiola, hau da, judutar bat izan daitekeela faxista, baina inolaz ere nazia.
A! Ta “nazionalismo faxista” ez dut nik asmatu… Wikipediak dakar.
Ona Malen!!! Betiko moduan barruan daukadana hitzez jazten jakin izan dezu!!!
Egon zaitezte lasai!! Azkenik feminaziak aurkitu dute behar zutena:
http://www.zelebtv.es/n/pedro-garcia-aguado-cazara-trolls-en-atresmedia-02397
Pikara magazinekoek lana earra emango diete. A iritzi ematea ez da Troll izatea, iraintzen ez bada, haber enteratzen garen beingoz.