Transgenero? Postgenero? Zer-genero?

Transgenero? Postgenero? Zer-genero?

Kaixomaitia.eus_Nagore Vega @muxkilla 

Neska edo mutila. Gizona edo emakumea. Horrela hazi eta hezi gintuzten, are gehiago, hazi eta hezten gaituzte. Baina urteak dira gehienok argi dugula generoak ez direla binomio horretara mugatzen. Baita generoa, sexua eta sexualitateak ez direla gauza bera ere.

Denetariko izenak ageri zaizkigu azkenaldian: transgenero, postgenero, pansexual, sapiosexual, begasexual… Eta bat baino gehiago galduta gabiltza, ziur. Adibideak hainbat izan daitezke, baina horiek azaltzen edo ulertzen saiatu aurretik, has gaitezen hasieratik, oinarrizko definizioetatik.

Genero, Berria Egunkariaren Estilo Liburuaren arabera, kulturak eta gizarteak sexu bakoitzari ezartzen dioten ROLA da. Pertsona bati, sexu bateko edo besteko jaiotzeagatik, kulturalki egokitzen zaizkion balioen, sentimenduen, jarreren, jokabideen, gaitasunen, interesen, funtzioen nahiz rolen multzoa da generoa. Pertsonak egokitzen zaion eredu kulturala bere egiten duenean, “genero-nortasuna” bereganatu duela esaten da. Hori, ordea, ez da nahasi behar sexuarekin.

Sexua, BIOLOGIKOA da, iturri beraren arabera. Jaiotzean alua edo zakila dugun, alegia. Badira biak garatzen dituzten pertsonak ere. Zein genero aukeratu orduan? Gatazkak hainbat sortzen dira, hiru kasuetako edozeinetan.

Sexualitatea, berriz, NORBERAK ERABAKI BEHAR DU nola bizi nahi duen, behar duen, ahal duen, edo dena delakoa.

Zoritxarrez, oraindik ez daukagu guztiz barneratuta aniztasunaren kontzeptua, eta garrantzitsua da horiek guztiak ezagutu eta barneratzen hastea. Izateko eskubidea baitugu. Sentitzeko eskubidea. Nahi dugun bezala bizitzekoa.

 

Ikus iruzkin osa kaixomaitia.eus en blogean >>

Transgenero? Postgenero? Zer-genero?