Tourra eta historia: deabruaren balentria Sestrieres bidean
Tourra eta historia: deabruaren balentria Sestrieres bidean
Claudio Chiapucci “Deabrua” 1963ko Otsailaren 28an jaio zen Uboldon (Italia). 1990ko Tourrean, artean puntako txirrindulari ez zelarik, lehen etapan ihesaldi batean sartu eta Bauer, Massen eta Pensecekin batera, tropelarekiko abantaila luzea hartzea lortu zuen. Maillot horia soinetik zailtasunik gabe erantziko ziotela espero zen arren, Greg Lemond Estatubatuarra izan zen bera gainditzeko gai izan zen bakarra, eta azken erlojupekoan gainera. Hala eta guztiz, bere jarrera oldarkorra nabarian geratu zen, maillot horia defenditu ordez, erasoari jo zionean, itxuraz, adituen esanetan, txirrindulari indartsuena ez zenean. Jarrera oldarkor horrek Tourra galtzera eraman ote zuen era badio jendeak.
1991. urtean , txirrindularitza mundua zur eta lur utzi zuen “Chiappa-k”, txirrindulari handi bihurtu zitzaigun: Milano San Remo, Euskal Herriko Itzulia eta Giroko bigarren ostua eskuratuz. Tourrean hirugarren postua lortu zuen Indurain eta Bugnoren atzetik.
Eta horrela iritsi zen 1992.ko Tour hura. Berezia euskaldunentzat ezbairik gabe. 1992ko Tour hura Donostian hasi zen, aitzineko etapa Atarrabiako seme zen Indurainek irabazi zuelarik. Donostia-Donostia lehen etapa Dominique Arnouldentzat izan zen Jaizkibeletik pasa ostean Alex Zullek maillot horia lortuz, segundu gehigarriei esker.
Gogoangarria baita ere Javier Murgialdaiek Donostia-Pabe etapa hartan lortutako etapa garaipena, Richard Virenque ezagutaraztera eman zen eguna inondik ere.
Atarrabiako semeak Tour hura erdi-erabakia utzi zuen Luxenburgoko erlojupekoan, bigarrenari , bere taldekide Armand de las Cuevasi, 3 minutu! Atera baitzizikion. Demasa. Hala ere, nire bizitzan ezagutu dudan etapa gogoangarriena Uztailaren 17z gozatu al izan genuen. St. Gervaistik- Sestriere bidean 254.5km ikaragarri.
Alpeetako errepideetan barna, Saisies (2), Cormet de Roseland (1), Iseran (HC), Mont Cenis (1) eta gibelekoa Sestriere (1). Guztira 5278km-ko desnibela eta 99km aldapa gora. Antza denez, Tourraren historian goraka kilometro gehien izan dituen etapa omen da.
Claudio Chiapuccik lehen mendatean erasotu zuen, Virenque eta Claveyrolatek lagundu ziotelarik saiakeran. Tropelean erokeritzat jo zuten egin beharreko lanak aurreikusirik. Ondoren, Kelly, Peio Ruiz Cabestany, Iñaki Gaston, Sean Yates, Andrew Hampsten, Arsenio Gonzalez eta Udo Bolts gehitu ziren erasoaldira. Txirrindulari handiak tartean.
Cormet de Roseland iraganda, Val d’Isere menditzarrean “il Diablo” ihesaldian bakarrik geratzen da. 125km “soilik” faltan. Tropeltxoan aztarrika sortzen hasia zen ordurako, honek italiarraren abantaila murriztuarazi zuen. Indurain oso indartsu azaldua zen, Bugnoren erasoaldiei oso fin erantzunda.
Azken mendate azpian, abantaila bi minutu soilekoa zen. Atzean laukote bat zenjarraitzaile, Hampsten, Vona, Bugno eta Indurain. Franco Vonaren erritmo aldaketek, Bugno eta Hampsten atzeratu zituen, eta hortaz probestuz atabarriarrak erritmo bortitza jarri eta bakarrik alde egin zuen Claudio handia harrapatu nahirik.
Minutuaz azpitik egon zen abantaila, baina tiffossien eromenak lagundurik eta deabruaren suak bultzaturik, “Uboloko Diaboloa” helmuga pankartapean bakarrik aurkeztu zitzaigun, bere balentriaren epilogoa sinatuz. Indurainek txakalaldi ikaragarria pairatu zuen azken kilometroan, eta 1:45 galdu zituen hirugarren postua eskuratuz.
Hala eta guztiz, bere bigarren tourra irabazteko aurrera pauso erabakigarria eman zuen Sestriere bidean. Bugno, Lino, Lemond, Hampsten, Delgado, Breukink eta gainerakoek izandako denbora galera beldurgarria izan baitzen. Honela, Parisen, Miguelon, Chiapucci eta Bugno igo ziren podiora.
Chiapuccik,1993an Giroko hirugarren ostua eta etapa bat , Tourreko seigarren postua eta Pabeko etapa, eta Donostiako klasikoa irabazi zituen. 1994an Giroko bosgarren postua -Eugeni Berzinen Giroa- Siciliako Munduko Txapelketako bigarren postua eta Kataluniako Volta garaitu zituen. 1995az geroztik, beste italiar baten gerizpean izan genuen, Marco Pantanirenean hain zuzen ere.
Hala eta guztiz, bere palmaresak hori esan ez arren, Claudio Chiapucci beti egongo da handienetan handienen artean. Bai behintzat gure iritziz. Coppiren garaiko txirrindularitza gure gizaldiari aurkeztu izanak horrenbeste merezi du!