Tomas Deuna egunean beira jasotzeko brigada berezia egoteko eskaera

garbitzaileak

Tomas Deuna egunaren ospakizuna dela eta EGUZKI TALDE EKOLOGISTAk Bilboko Udaletxeari BEIRA JASOTZEKO ZERBITZU BEREZIA martxan jartzea eskatu dio.

Eskakizun hau egiteko arrazoiak bi izan dira: alde batetik, hainbat beira tona jasotzea eta aprobetxatzea eta beste aldetik,  herritarron segurtasuna hobetzea, istripuak egoteko arriskua gutxituz.

            Kontutan eduki behar dugu, Sto. Tomas egunean jende kopuru ikaragarriak, alkoholak eta itzuli ezin diren ontzien pilaketak bat egiten dutela eta ondorioz, kaleak botilaz (sagardoa, garagardoa…) beteta egoten dira, honek eragozpenak eta etengabeko arriskuak sorrarazten dizkie oinezkoei eta horretaz gain, lehengaien neurririk gabeko erabilera ematen da.   

             Honengatik, Bilboko Udaletxeari, lurrean utzitako beira ontziak batzen etengabe lanean egon daitekeen brigada txiki bat martxan jartzea proposatu diogu. Bi langile pare (kopuru hau beharren arabera alda daiteke), Alde Zaharra eta inguruko kale erabilienetan aritzeko, eragozpenak eta arriskuak murriztuz eta materialak (beira batez ere) berreskuratuz. Aldi berea, ostalaritza establezimenduen sarreren aurrean beirak batzeko zerbitzua bikoizteko ere eskatu diogu udaletxeari.

             Egindako proposamena, ez da ez garestia ezta zaila ere, eta beharbada festa eta lehengaien zentzuzko erabilera bateratzearen beharraz herritarrek gogoeta egitea bermatzen du.

             Egun berezi honetan sortzen den beira kopuru ikaragarriak neurri berezi hauek hartzera behartzen gaitu are gehiago, gure helburua (administrazio publikoena ere izan beharko litzatekeena) zabortegiak edota gertuen dauden errauskailuak, kasu honetan Zabalgarbi,  helmuga dute hondakinen kopurua murriztea denean.

              Beste aldetik, kokaleku desberdinetan, garraiatu daitezkeen komun publiko gehiago jartzea beharrezko dela uste dugu, pilatzen den jende kopurua kontuan hartuta.

             Badakigu, hondakinen sorreraren arazoan, herritarrok oraindik ere ez garela jaia eta kontsumo arduratsua bateratzeko gai, baina administrazioek arazo hau konpontzeko bidean neurri zehatzak hartu beharko lituzketela uste dugu.

 

http://www.eguzki.org/