Toleranteak gara etorkinekin, ozta-ozta
Hirugarren urtez jarraian egin du Ikuspegik Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak (pdf, 161 Kb) deritzon ikerketa. Bertan ziurtatzen denez, Euskal Herritarren %79k uste du etorkin gehiegi dagoela gurean eta, gainera, %13k arazo bezala ikusten du immigrazioa.
Babes sozialetik onura larregi jasotzea, herri-segurtasunean eragin negatiboa izatea, zerga nahikorik ez ordaintzea, soldaten jaitsiera ekartzea eta, guzti honen ondorioz, pobreenak kaltetzea leporatzen dio Euskal Herritarren gehiengoak etorkinei.
Hala ere, gehiengo zabala, kultur aniztasunaren alde agertzen da, beti ere bertoko ohitura eta tradizioak bereganatzen dituzten neurrian.
Ikerketak erakutsitako emaitzen ondorio bezala, Xabier Aierdi Ikuspegiko zuzendariak aprobatu justu bat baino ez dio eman tolerantzian Euskal gizarteari. Bere esanetan, “estereotipo faltsuak eta aurreiritzi negatiboak” nagusitzen dira gai honen inguruan.