Tetrisa
Tetrisa –
Javier Esparza ez da munduko politikaririk azkarrena, baina ederki jakin du bere lehentasunak identifikatzen: abertzaleak eta abertzaleen lagunak Nafarroako erakundeetatik bota eta boterea berreskuratzea. Forua, autogobernua eta gainerakoak, inora ez doazen zozokeriak. Esparza ez da gelako listoena, baina jakin du ñabardurak alde batera uzten eta funtsezkoenean finkatzen. Inork asmatuko ez lukeen tetrisa osatu du: hiru indar elkartu ditu agerian (UPN, PP eta Ciudadanos), baina ofizialki bakarrik biren izenean datorren zerrenda osatzeko (UPN eta Ciudadanos), laugarren bat ezkutuan laguntzen ari dela (Vox), borzgarren batek, PSNk alegia, trabarik jar ez diezaion gero gobernatzeko. Zinez biribila. Lehen mailako ingeniari aunitzek ez lukete halako tramankulurik asmatuko. Bertze aldean, berriz, biolina jotzen, zeinek handiena lehiaketa antzuan. Lehentasunak identifikatu gabe eta ñabardurei lupaz begiratzen. Ematen du Senaturako zerrenda ziztrin batekin konformatu beharko garela. Sumatu orduko ikusiko dugu Suma gailentzen.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko martxoaren 13koa]
Aitortu beharra dugu Espartzak egin duena jokaldi maisua izan dela, inor gutxik espero zuena.
Bien bitartean aldaketaren aldeko alderdiak noraezean dabiltza, oilalokak bezala elkarri mokoka.
Javier Esparza Abaurrea honek psikopata aurpegia dauka, benetan. Abizen horiekin nora doa tipo hori? Nafarroan jende xelebrea badago gero, eh!
Ba ote daki bederen euskal abizenak dituela?
Argazkiari ondo so eginez, pzikopata baino erranen nuke oso deliberatua emaiten duela, piskat mehatxatzailea ere bai.
Dudarik gabe bere aldea edo alderdia argi ta garbi hautatua du horrek eta horren kontzientziak indar bat emaiten dio.
Guk badituguia horrelako askorik?
Fraga Iribarnec ere ama euscalduna ceducan.
Estimu handian daducadan Xabier Arzallus cenaren aita, Felipe Arzalluz Eizmendi, requete carlista, Francoren Ohorezko Guardiacoa cen. Beraren modura Azcotico populatione handi handia. Guciac euscaldun.
Horixe realitatea!
Azcoitian gaztetan carlista Francoçaleac içaitetic Herri Batassuneco votante içaitera passatu cirenac anhitz eta anhitz dirade.
Bai Josu eta hemen zurrumurrua ere badabil Iribarne abizeneko ama hura Donibane Garazi ingurutik zetorrela.
Bainan iduri du ez duzula ondo ulertu batere argia eta piskat desilusionatua zen ene galdera kaskarra.
Emaiten du fuertenaren edo Españaren aldea hautatu izanaren kontzientzi argiak emaiten diola Esparzari behako determinatu ( pzikopata Euskaldunbatek dioenez) hori.
Euskal nazioaren aldea hartu izanaren kontzientzia argiak emaiten ote du gutariko politikari bati behako deliberatu bera?
Bai, Benat,
Beguiratu raroa daduca guiçon honec:
jose javier esparza abaurrea – Google
https://www.google.com/search?q=jose+javier+esparza+abaurrea&client=ms-android-samsung&hl=es&prmd=minv&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwiW0brMqYfhAhVRxhoKHRuXBnkQ_AUIEigC&cshid=1552762144108&biw=360&bih=560
emaiten du luçaz gorrotoz elicatua dela.
Adeitsuqui
Nafarroan jende xelebrea! Hoa apapa, eta zakurraren ipurdira ere. Hik ze uste duk bada, buru tipii horretan egosten diren babukeria guztiak erran ditzakeala, ala! Hoa herorren kaka nahastera, eta eman pakea. Zer ziurrenilk, grazio osoa haizela pentsatuko, barka,, pentsatu ez da kabitzen hire kaskoan, erran diate. Ëz ba!
Nori minço çaio Nagore hau?
Nagoreren estiloa gustatzen zait, beti pentsatu izan dut pertsona interesgarria ematen duela, ezagutzeko modukoa. Haizan Nagore! Estilo hori zeini hartu dion? Perez Reverteri?
Euskaldun bat kontent naiz zuk behintzat ulertzen edo behintzat estiloa preziatzen baituzu.
Nik ez dut xantza bera:
Josuk bezala ez dakit nori jazartzen zaion eta larriagoa ez dutal
Euskaldun bat kontent naiz zuk behintzat ulertzen edo behintzat estiloa preziatzen baituzu.
Nik ez dut xantza bera:
Izan ere, Josuk bezala ez dakit nori jazartzen zaion eta larriagoa ez dut ezer konprenitzen.
Batuazko itzulpena egin bazineza, eskertuko nizuke.
Naffar ikuspegui batetic, neuc unitate ttipienetic unitate handienetarat doan bidean sinhesten dut.
Gure patria berriz ere libre eta independente içan dadin, individuoaganic ilki behar gara. Individuo libre eta independenteac behar ditugu aurrenic.
Bigarrenic familia libreac. Guero auço libreac, herri / hiri libreac…
eta hola statu libre eta independentea ukan arte.
Lehembicico urrhatsa eman gaberic ez da nehoiz egonen hurrengo unitate handiagorat passatzeric.
Ni unitate ttipi bat naiz, individuo bat, libre, independente eta euscalduna.
Eman beça euscaldun bakoitzac urrhats hau aitzina, eta aguian noizbait unitate handiagoetan bildu ahalco gara.
Içan çaitezte onsa!
Erran dudanac ez du erran nahi bazter batean gueratuco naicela jarriric euscaldun edo naffar bakoitza libre içan dadino.
Neuc neure bidea eguiten dut Naffarroaco Resumaren recuperationearen bidean.
Eta bide honetan PNVri emaiten deraucot votoa, functionamendu aldetic batzar naffarren systema forala erabilcen baitute. Ez naiz quidea, baina systema guztiz democraticoa du antolacunçan eta hau estimu handitan daducadan punctua da.
Aingeru dena esan beharko da. Madrilera Herri bezela, Euskal Herria izan, Nafarroa izan hautes- zerrenda bakarrean joateko proposamena egin duen alderdia bakarra ( barka errepika) da. Ezin al ditugu gutxiengo euskal aferak (gure estatu-aferak) adostu eta elkarrekin aurkeztu? Nafarroako 50000 bozka abertzaleak banatuta ez dago ordezkaririk ateratzerik. EAEn ere Arabako zenbat bozka alferriko izango ote dira Ruiz de Pinedo “gizon lasaia”-k mordoska zakuratu arren?
Foru-hauteskundeetan CDNkoak jasotzeko orain banatuta joatea hobe dela? Ados, baina hitzegin dezagun kontxo! Ez al zegoen ba beste formularik? Seguru baietz.
Nicolas Sarkosy: “Tout adversaire de la République qui se plie aux règles de nos institutions, les renforce.”
Horrekin nahikoa dut jakiteko zer ez den egin beharrik.
Esparzak egin duena euskaldunentzako ona da oso. Beti esan dute UPN bozkatzen zutenek, Nafar foralista espainiarrak zirela. Nahiz ta datuak diote, ia den denak, nazionalista espainiarrak zirela. Gehienak espainiatik etorriak, edo NFEko espainiarrak. Ta honekin zuzenean maskarak erori dira. Zein Nafar foruzalek emango zion bozkarik foruak deusestatu nahi dituenari? Inork ez. Beraz koalizioa bozkatzen dutenek argi esaten ari dute. Foruak baino lehen, espainiarrak direla. Ta ustez existzen ez den Nafar foruzaletasun hori espainia barruan, eragingo du, memelkeri hori sinetsi duten gutxiek, zer gutxi izan dira, besteek bai zekitelako espainiarrak zirela ta UPN bozkatzen zutela euskaldunei atea ixteko. Bozka erretiratuko diote UPNri. Beraz uste dut guretzako zinez ona dela.
UPNk ez du bozkarik galduko. UPNtarrak muturreko espainiar eskuindar nazionalistak dira guztiak, eta antieuskaldun amorratuak (batzuek euskaraz jakin arren), “nafartasunak” ematen duen lurrinaz jantziak. Ez da besterik.
Barkaidak, Labin, baina ,egun, ez zegok entelegatuko dian alabarik. Zeren, euskaraz ongi entelegatzen dutenen artean hori erraten baita, ezen ez Nagore hau. Neronek, egiaren eitortzeko, hagitz ongi entelegatu diat, baina aditu dudanak ez nau asebete, eskasetik behiti, oso behiti, eta hori duk tamaina, okurritu zaidak. Hori maila kaka.
Hire diskurtso hori guztian, bada huts, kale, egiten duen kontutxo batek, Nerau nafarra nauk, hi ez,
Hire diskurtso hori guztian, bada huts, kale, egiten duen kontutxo bat. Nerau nafarra nauk, hi ez,
Haizan “h”ez idatzita leitzeak beherahoa eragiten diit, eta “zein” giputza , euskarazko NOR galdetzailearen orderz, errarn behareran, ez partetik, esatea edo idaztea, goranahia. Tankera ere onar nezakean, jite, …..baina estilo, zer l………………
Onki ulertu dinat mezue, Nagore. Lasai, ezan hartu hau nor euskaldunago lehia moduan.