Terroristak, separatistak ala iraultzaileak?

Honen inguruan, Raul Zelik idazleak honakoa dio ‘Lagun armatua’ eleberrian:

Zubietaren erakundea hedabide espainiarretan banda armada do banda terrorista soil-soilik izendatzen dute. Eskualdeko irratian, gobernu autonomiko kristau-demodratak kudeatua bera, maiz erakunde armatua kontzeptua entzuten da. Zubietaren jendeak bere burua honela deskribatzen du: nazio askapenerako erakunde sozialista iraultzailea Debekaturiko alderditik gertu dagoen egunkarian, azkenik, borrokalari gazteez mintzatzen dira.

Erakundea/banda/taldea esan ezinezko zerbait bihurtu da, haren izena guztien ahotan badabil ere. Izendapen bakoitzak hartzen du zerbait barne eta uzten du beste zerbait kanpo. Hautaturiko izendapenaren arabera, kidetasuna sortzen da jarrera horietako batekin. Kontzeptua hautatzearekin batera dena esana dagoela dirudi.

Hain zuzen ere intentzionaltasun hori defendatzen du Gonzalok bere zutabean, kidetasun jakin bat. ETAri erakunde terrorista deitzea eta etakideei terroristak deitzea eskatzen du. Ez ordea intentzionaltasunaren izenean, kazetaritzaren etikaren izenean, baizik. “Enegarrenez eskatzen dizuet zuen informazio lana arduraz betetzeko eta gauzei beren egiazko izenez izendatzeko”, dio.

Gauzek ordea ez dute izen bakarra.

Terrorista hitza ez da separatista baino egokiagoa kazetaritzaren ikuspegitik. Hitz hori esaten duenak guztia esaten du, separatista esaten duenak bezalaxe, eta, iraultzaile esaten duenaren antzera.

MTc2MA==