“Terrorismoaren” biktimen ahotsa ikastetxeetan entzungo da
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, laster hasiko dira gure ikastetxeetako umeak “terrorismoaren” biktimei entzuten. Badakizue, haien esperientzia, haien sufrimendua eta kontakizunak entzunak izan daitezen. ETA-ren borroka armatuaren deslegitimazio prozesuan beste harri bat ipini du Lopezen gobernuak. Orain gure ikastetxeetako umeek jakingo dute demonioa nor den. Jakingo dute nor den gaiztoa eta nor herri honengatik sufritu duena. Entzungo dituzte beldurrezko istorioak eta oheratuko dira jakinaz zein zikin jokatu duten historian zehar abertzaleek. Gaiztoak.
Beno nik ETA erakunde militarra ez dut maite, eta ez zaizkit batere gustatzen bere ekintzak bizitzeko eskubidearen aurka doazen heinean. Hala eta guztiz ere, jakin dezazuen honengatik ez naiz ixilik geratuko, bikitimek duten aldarea lotsagarria iruditzen zait. Ondo deritzot omentzea, baina, egunero haiek entzuten egon beharra… bada sentitzen dut baina ez.
Biktimak orain badirudi, alde batekoak soilik direla, hori nahi digute sinestarazi eta ez da horrela. Herri honetan bi aldeetan daude biktimak, bi aldeen sufrimendua onartu behar da gatazkaren (nazionalista espainolek arbuiatzen duten horren) korapiloak askatu nahi badira. ETAren “Terrorismoa” jasan dutenak, biktima bakartzat hartuak, erraminta politiko huts bihurtu dira biktimismora iritsi arte, eta jada ez da praktikatzen biolentziaren deslegitimazioa, abertzaleena eta independistena baizik. Hedabideen %90a nazionalista espainola denez, gatazkaren alde batekoen egia soilik kontatzen da. Hori irenstera behartua dago Euskal Herria.Eta barkatuko didazue baina hau ez da horrela eta nik ez dut irentsiko.
Hasierako harira itzuliz, barbaridade bat iruditzen zait gatazka konpontzeko oraindik hainbeste geratzen zaigunean, zenbait biktima ikastetxeetara joatea umeei beldurrezko istorioak kontatzera. Istorio guztiz partzialak; guztiz subjetiboak, gorrotoz eta amorruz beteak. Barbaridade bat iruditzen zait abertzaleon eta independentiston deslegitimazioa, nazionalista espainolen mesederako. Hori ez da bidea, hori ez dugu onartu behar.