Tenperatura-igoeraren muga gainditu dela nabarmendu du Elhuyarrek 2024ko zientzia-albiste esanguratsuenen artean

Tenperatura-igoeraren muga gainditu dela nabarmendu du Elhuyarrek  –

Elhuyarrek urtean zehar zientziaren eta teknologiaren arloan landutako albiste esanguratsuenen zerrenda osatu du.

Zerrenda 10 albistek osatzen dute, nazioartekoak zein gertukoak.

2024a urte oparoa izan da zientzia-arloan. Albiste harrigarriak eta kezkagarriak ere tartekatu ditu. Elhuyarreko zientzia-hedabideek hamaika albiste zabaldu dituzte urtean zehar, baina 10 albiste nabarmenekin zerrenda osatu dute.

1. Tenperatura-igoeraren muga, gaindituta. Zientzialariek aurreikusi zuten, 1,5 ºC-ko tenperatura gaindituz gero, ondorio itzulezinak jasan zitzakeela planetak. Aurten gertatu da. Paraleloki, muturreko fenomeno meteorologikoak izan dira protagonista.

    Elhuyar aldizkaria: albistea
    Ekosfera irratsaioa: DANAri buruzko hausnarketa
    Teknopolis telebista-saioa: muturreko fenomeno meteorologikoak

2. Hegazti-gripea, aurrera abiada bizian. Aurtengo agerraldi etengabeak eta gero, hegazti-gripea basabizitza bera arriskuan jartzen ari dela jakin da.

    Elhuyar aldizkaria: albistea
    Teknopolis telebista-saioa: hurrengo pandemia

3. Ilargiaren alde ezkutua agerian. Txinaren misioak ilargia sekretu gabe uzten ari dira. Alde ezkutuko laginak ekarri ditu eta satelitearen atlas geologiko xeheena osatu du.

    Elhuyar aldizkaria:

4. Mikroplastikoek 20 urte. Planetako txoko guztietan daude jada: janarietan, edarietan, garunean… Aurten, giza karenean eta barrabiletan topatu dituzte. “Oso larria”, iritzi diote adituek.


     Elhuyar aldizkaria: albistea
     Teknopolis telebista-saioa: plastikozko itsasoak

5. Lur arraroen krisia. Ezinbestekoak ditugu trantsizio energetikoa egiteko, baina meatzaritza oso kutsagarria da, eta geopolitikoki oso gatazkatsua. Lur arraroak birziklatzea gakoa bihurtu da.

     Norteko Ferrokarrila irratsaioa: albistea

6. Adimen artifizialaren berrikuntzak eta kutsadura. AA sortzaileko sistemek berrikuntza etengabeak ekarri dituzte euskararentzat.

     Norteko Ferrokarrila irratsaioa: albistea
     Elhuyar aldizkaria: albistea

Mundu-mailan, berriz, AAk duen ingurumen-inpaktuak hotzikara ematen du: adimen artifizial sortzaileko sistemek 5 milioi tona zabor elektroniko sortuko dituzte 2030erako.
   

     Teknopolis telebista-saioa: Europako legedia berria
     Elhuyar aldizkaria: albistea

7. Garuna bereizmen nanometrikoan. Aurtengo irudirik ederrenak eulien garunaren mapak eman ditu. Giza garunaren ikerketa ere emankorra izan da: milimetro kubiko baten 3D eredua sortu da, bereizmen nanometrikoan. Giza garunean inoiz ikusi gabeko egiturak erakutsi ditu.

     Elhuyar aldizkaria:

8. Andere, Euskal Herriko neandertal zaharrena? Bizkaiko El Polvorín leizean aurkikuntza txundigarria izan da. Jose Miguel Barandiaranen taldeak 1983an jasotako hezurrek arreta deituta, berriz ere kobazuloan sartu, eta duela 150.000 urte baino lehenagoko neandertal batenak direla jakin dute arkeologoek.

      Elhuyar aldizkaria: albistea
      Teknopolis telebista-saioa: neandertalen aurpegi berria

9. Obesitatea eta osasuna birdefinitzen. Iaz, urteko aurrerapen zientifiko nagusitzat jo zituen Science-k obesitatearen aurkako botika berriak, eta izugarrizko arrakasta izan dute 2024an. Industria farmazeutikoaren pagotxa, baina argi-itzal asko dituztenak. Obesitatea eta osasuna birdefinitzeko beharra agerian jarri dute.

    Teknopolis telebista-saioa: obesitatea, gizarteak baldintzatutako gaitza

10. Grafenoz egindako lehen erdieroale funtzionala. Urte asko zain zeramaten ikerlariek, baina, azkenik, lortu da elektronika egiteko modu berri bati atea irekitzen dion aurrerapena. Konputazio kuantikoaren oinarria izango dela diote.

     Elhuyar aldizkaria: albistea

Tenperatura-igoeraren muga gainditu dela nabarmendu du Elhuyarrek 2024ko zientzia-albiste esanguratsuenen artean

Tenperatura-igoeraren muga gainditu dela nabarmendu du Elhuyarrek 2024ko zientzia-albiste esanguratsuenen artean

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude