Teknologia kirolean: aurrerapena ala dopinga?
Bizikletak, baloiak, pilotak, oinetakoak, erraketak… Kirola egiteko beharrezkoak diren tresna guztiek aldaketa handiak izan dituzte azken urteetan, bai materialari dagokionez zein beraien diseinuan ere. Helburua, kirolarien emaitzak hobetzea.
Gai honi buruzko azken erabakia FINAk hartu du: igerilarien flotagarritasuna handitzen duten poliuretanozko bainujantzien erabilera baimendu du eta, gutxienez, 2009 osoan zehar erabili ahalko dira, beraz, baita uztailaren 26tik abuztuaren 2ra Erroman jokatuko den Munduko Txapelketan ere.
Batzuk, teknologiaren erabilera honen alde daude; beste batzuk, aldiz, “doping teknologikoa” deitzen diote.
Eztabaida aspalditik dago mahai gainean: Teknologiaren laguntza behar ote da dagoeneko ezarrita dauden errekorrak apurtzeko? Bere ahalmenaren mugara heltzear ote dago gizakia?