Susperraldiaren sekretua

costa del solEkonomiaren kontzeptuaz hitz egiten denean zertaz hitz egiten da? Zein da gakoa? Aberastasuna sortu? Aberastasuna banatu? Aukeratzen den definizioaren arabera “susperraldia” hitzak ere esanahi ezberdinak hartzen ditu.

Otsailaren aurreko astean edo izan da. Telebistaren aurrean, sofan nire luzeran botata, zapping egiten, programa batek nere arreta erabat erakarri zuen. Izena ez dakit, eta katea ba Espainiako kate bat. Zein ere ez dut gogoratzen. Berdin du.

Mamia, pairatzen ari garen krisiaren erdian aberatsen bizi kalitatearen gorakada. Eta hau ilustratzeko  Espainiako hegokostaldean para parra, inongo problema eta konplexu barik, guztiz kontrakoa esango nuke nik, dirutza ederrak xahutzen zituzten hainbat pertsonaia.

Ez dakit programaren helburua jendearen asperraldia arintzea edo izan zitekeen. Edo agian jendearen gutizia piztea bakarrik.

Niretzat behintzat erabat aberasgarria izan zen.

Programa erdia Espainiara joandako Errusiako aberats berriei eskainita zegoen. Errusiako mirari ekonomikoari esker orain hango aberats berri hauek alemandarrak eta batez ere britaniarrak ordezkatzen ari dira Costa del Soleko txalet zein goi mailako jai glamourtsuetan.

Gainera, aberats hauen esanetan, haiei esker bertoko espaniar askok bai lorategia zaintze-lanetan bai bestelako txapuzetan lana topatzen dutenez, ba onuragarriak dira inguruko herrixketako ekonomiarentzat.

Kazetariak hainbat galdera oso interesgarri egiten dizkie. Zenbat diru xahutzen duten jai bakoitzeko, edota, zenbat ordaintzen duten zapata batzuen truke, edota piszinaren mantenamenduaren kostea. Baina, ez niretzat oso galdera interesgarri bat, hau da.

“Aberats errusiar jauna, bere ustez bere herriak gutxiengo batek orain hainbesteko dirutza edukitzeak badeko zerikusirik berorrek, bere eskuzabaltasunez, ogibide bat ematen dien espainiar apal eta xume hauek, Errusian ume askok jasaten duten egoeraz ohartuta, handik bizitza duin bat eduki dezaten, ume gixajoak hona ekartzearekin?”

Kaixo. Liburuzaina naiz eta komunikazioa, euskara eta "gizarte eragileen ekimenak" ditut gustuko. Zuri?