Super Txope, Sorturen youtuber faltsua

Super Txope, Sorturen youtuber faltsua

Super Txope, Sorturen youtuber faltsuaEuskarazko youtuberren basamortuan sekulako poza sortu zuen SuperTxope-ren jaiotzak. 100.000 ikustaldiren bueltan egon dira bere zazpi bideoak. Hainbat elkarrizketa egin dizkiote hedabideetan –Gaztean, esaterako-, milaka euskal herritar maitemindu dituzte Nerea Arriola aktorearen imintzioek ezker abertzaletik ezker abertzaleaz egindako bideo motzekin -aurretik EH Bilduren spota egin zuen Arriolak-.

SuperTxopek umore bikainez youtubeko eduki apartak eskaini ditu. Ezin ahaztuDraw my Life-eko Topaguneetako lokatzak, Ezker Abertzaleko Fashion Rakinga -Durangoko azokan denek zuten ahotan!-… “Fun With Flags”-ekin ikurren gaineko nahasmasari irribarrea atera zion,10 arrazoi garai berriak direla frogatzeko-n ezker abertzalearen gainean sano barre egin zuen… azken batean, ezker abertzalearen garai bateko irudi serio eta trinkoan bizipozaren zirrikitua zabaltzen lagundu du. Baina amaitu da Sorturen kanpaina.

Bi hilabetez sekretua gorde eta gero, azken bideoarekin agur esan du Idoia Txoperena pertsonaiak -Arriola ETBk fitxatu izanak harremana ote du amaierarekin?-. Argi gelditu da engainua, edo trolleoa: youtuberrik ez, Sorturen kanpaina bat izan da Super Txope. Hala aitortu du Nerea Arriolak. Aurretik ere esana zuen, eta azpimarratua, talde lana izan dela SuperTxope, baina Sorturen esku hartzeaz ezer esan gabe. Bideoen atzean, Hiru Damatxo taldea ere aritu da, eta, zalantza gutxi dago Gotzon Elizburu (@gauerdikoeztula) Sortuko Komunikazio Idazkariaren paper erabakiorraz. Azken honek, Aioraren (@probatxoa) ekarpenik gabe SuperTxope ezinezkoa zatekeela aitortu berri du.

Super Txoperen arrakasta ikusita, amaiera honek dezepzio puntu bat ere zabaldu du jarraitzaile askorengan. Alderdi politiko batek aurrez antolatutako kanpaina izateak jende asko tristetu du, kalitatezko youtuber euskalduna berez ager zitekeela uzte zutenak.

Edonola ere, nere iritziz, Sorturi eskertu egin behar zaio ekimen hau, euskarazko edukiak tresna berrietan zabaltzeko izan duen atrebentzia eta lan onagatik.

 

Super Txope, Sorturen youtuber faltsua

3 pentsamendu “Super Txope, Sorturen youtuber faltsua”-ri buruz

  • Iada ez zait interesatzen,orain dela urte batzuk agian.

  • Ezker Abertzaleak urteetan egin duen komunikazio kanpainarik onena, aise gainera.

  • Super txoperen bideoak bikainak, kainpaina bezela oso dezepzio handia. Engainatua sentitu naiz pertsonalki, ardiak bezala entitate baten atzean (sorturen kanpaina ) izkutatu beharra norbere indibidualtasuna azaleratu behar izateko, dezepzio ikaragarria da. Gai asko, EHn tabua izaten jarraitzen duten erakusle, hori bai, kanpaina bilakatu harte, kominikazio estrategiaren berri izan eta apurtzaile eta atrebentzia maila handi baten erakusle presentatzen zaizkigu bideoak. Aburua pertsonala da, niri, sentipen negatibo handia sortarazi zidan kanpaina honek.